Besa upategiak, Electra Vitoriak, Oreka IT-k, Agirre Lekue botikak eta Aner Garmendiak jaso dituzte Lazarraga Sariak

Lazarraga Sarien III. edizioa izan da aurtengoa

lazarraga-saridunak.jpg

Atzo, abenduak 11, egin zen Lazarraga Sarien banaketa ekitaldia Gasteizko Bibat museoan. Bertan bildu ziren, besteak beste: sariak jasotzeko izendatuta zeuden finalistak; Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko ordezkariak; eta Kontseilua eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko kideak.

Raul Romo saxofonista gasteiztarrak hasi zuen emanaldia, museoak berez duen xarmari ukitu berezia emanez.

Lazarraga Sariak 2014

Aurkezleen ongi-etorriaren ostean, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak hitz egin zuen. "Araban euskara geroz eta espazio handiagoa betetzen ari" dela esan zuen Gutiérrezek eta "gero eta entitate gehiagoren komunikazio-tresna" bilakatzen ari dela.

Lazarraga Sariak 2014

Alor sozioekonomikoa euskalduntzeak duen garrantzia aipatu zuen Gutiérrezek: "Zergatik enpresa arloa? Zergatik alor sozioekonomikoa? Euskaraz lan egin, kontsumitu eta bizi nahi duten pertsonei hautu hori bermatzeko".

Euskarak enpresa barruko kohesioan laguntzen duela esan zuen Gutiérrezek eta horrek erakundeak indartsuago egiten dituela: "Merkatua globala da eta erakunde indartsuak ahulak baino hobeto posizionatuko dira merkatu horretan", gaineratu zuen.

Saridunak

Cándido Besa upategia (Eskuernaga)

Hizkuntza-paisaian euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea. 

Lazarraga Sariak 2014

Epaimahaiaren ebazpena: Eskuernagako Cándido Besa upategia bezeroak fidelizatzeko ez ezik euskararen normalizazioa ardogintzara zabaltzeko lanean ari da, eta merkatuan zabal dituzten botiletako etiketak ditu xede euskararen presentzia erakusteko, Arabako Errioxako ardoari, berez dagokion balio erantsia egotziz horrela. Kontseilu Erregulatzailearen etiketa muga izanda, ardoek euskal izenez bataiatzea ez da keinua soilik, ahaleginaren fruitu baizik. Upategiaren bestelako hizkuntza paisaian euskaraz ere badute, bisita gidatuak barne.

Electra Vitoria (Vitoria-Gasteiz)

Barne-harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea.

Lazarraga Sariak 2014

Epaimahaiaren ebazpena: Duela zortzi urte lehen Euskara Plana indarrean jarri zuen, harrezkero nabarmen hazi da euskararen presentzia eta erabilera: errotulazioan ez ezik igogailuen ahots-sintetizadoreetan ere euskara presente dago. Ahots sintetizadore elebiduna instalatzen da igogailu berri guztietan, Electra Vitoriaren euskararen aldeko apustua bere bezeroengana ere helaraziz. Euskara normalizatzeko pausoak ematea posible dela erakusten du. Erreferente garbia da, euskararen alde urratsak txikiak izanagatik emaitza onak dituelako.

Oreka IT (Vitoria-Gasteiz)

Euskara sustatzeko ekintza berezi eta eraginkorren bat garatu duen entitatea.

Lazarraga Sariak 2014

Epaimahaiaren ebazpena: Oreka IT SAP aholkulariak Bai Euskarari Ziurtagiria "zerbitzua euskaraz" maila lortu du 2014an. Aholkularitza munduan eta SAP-en munduan euskara sustatzea zaila izanik ere, Oreka IT ari da saiatzen, SAP eta euskera elkartzen, Arabatik. SAPekin euskaraz lan egitea posible izateko lehen harria mugitzen hasia da. Gogoratu SAP produktua Araban enpresarik garrantzitsuenek dutela: Mercedes, Cegasa, Tubacex, Tubos Reunidos, Vidrala, Oskakidetza, EJGV, AFA...

Agirre Lekue Farmazia (Vitoria-Gasteiz)

Kanpo harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea.

Lazarraga Sariak 2014

Epaimahaiaren ebazpena: Jendaurreko lanpostuetan euskaraz aritzeko gaitasuna duten pertsonak aurkitzen dira, batez ere euskarazko komunikazioa bermatzeko  eta lehenengo hitza euskaraz keinuaren bidez bezeria lotzen du. Bai Euskarari ziurtagiria dauka.

Aner Garmendia (Vitoria-Gasteiz)

Ekintza aipagarriren bat egiteagatik, hau da, ematen den hizkuntza zerbitzuan aldaketa bat egiteagatik nabarmendu den pertsona.

Lazarraga Sariak 2014

Epaimahaiaren ebazpena: Bada munduan ezaguna den merkatu garrantzitsu bat non Euskal Herriaren izena basque wrench ingelesez, clé basque frantsesez edota baskisch rollgabelschüssel izena daraman. Arabako giltzaz ari gara, historian erramintarik laudatuena. Berritzaile den produktu honen atzean EGA Master enpresa dago, eta gidari, Aner Gar mendia dago. Ega Masterren goi mailako eskuko erremintak eta ekipoak ekoizten, diseinatzen eta sortzen ari dela 20 urtetik gora baita, atzerrian gai den sena erakutsiz. Estatuko mailako marka liderren atlasean sartu da. Horren guztiaren atzean, Aner Garmendia dago.

Epaimahaia

  • Carmen Gutiérrez Fraile / Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko zuzendaria
  • Blanca Lacunza / Arabako Foru Aldundiko Ekonomi Sustapenerako zuzendaria
  • Rober Gutiérrez / Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria
  • Patxi Martínez de Marigorta / Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuburua
  • Olaia Arrieta / Merkataritza eta Industria Ganbarako Merkataritza Zerbitzu eta Lege Euskarriaren koordinatzailea
  • Edurne Parro / Arabako Merkataritza Federazioko kudeatzailea
  • Aitor Otaola / SAEko ordezkaria
  • Jokin Larrañaga / Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuburua

Ekitaldiko argazki guztiak dituzue Flickr.com-en.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin