Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka eta dagoeneko prest dago egitaraua. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu.
????️Urriak 24, osteguna
????Orona Ideo (Hernani)
Euskal Herrian adimen artifizialak duen eraginaz arituko gara azokan eta bertako enpresa baten eskutik proba bat egin nahi izan dugu izen-emate bideoa hizkuntza ezberdinetarako moldatuz. Ea zer iruditzen zaizuen!
Gipuzkoako Foru Aldundia
Hernaniko Udala
Bai Euskarari Elkartea
Laura Marron Merino. BAIC
Xabier Arregi Iparragirre. Hitz Zentroa
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Interesgarria iruditzen zait, baita. Sahiatuko naiz joaten ikusteko interesgarria den BIOSASUNENTZAKO ta Allotarra Nekazari Ekologiko Elkartentzako.
Do a comment