“Enpresa eta euskara, sareak sortzen” jardunaldia

Lan munduan sareak nahiz teknologia berriak euskaraz erabil daitezkeela eta horrek enpresari onurak ere ekar diezazkiokeela argudiatu dute gaur Gasteizko BIBAT museoan “Enpresa eta euskara, sareak sortzen” izenburupean egin den jardunaldian. Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgune berria aurkezteaz gain, partaideek euskara euren organizazioko informazio eta komunikazio teknologietan txertatzen ikasi ahal izan dute, eta ikaskuntza horretan aktiboki parte hartu dute gainera. Informazio gehiago baieuskarari.org-en.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin