Euskara-planak abian jarri zirenetik, aldatu egin dira pertsonak, enpresen egoera eta ingurua. Zertan dira orduko ametsak, asmoak, nahiak, balioak…? Zenbateraino edo nola aldatu/egokitu dira? Nola arrazoitzen da euskararen beharra?
Bestalde, teknologia aurreratuen sektorea garrantzitsua da, enpresa teknologikoak traktoreak direlako sarritan lan-munduan. Zer diskurtso daude horietan euskararen gainean? Nolako narratibak daude, aukera edo mehatxu izan daitezkeenak?
Horiek eta gehiago izango dira mintzagai jardunaldi honetan.
Irailaren 17an, 10:00etatik 12:00etara, online.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin