Enpresarean foroa: 'Enpleagarritasuna Euskal Herriko gazteentzat'

Urriaren 21ean gazteen lan aukeren inguruko Enpresaren Foroa izan genuen IMHn, Elgoibarren. Bertako ikasleek presentzialki parte hartu ahal izan zuten; gainerakoek zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izan zuten Enpresarean.eus webgunean.

Osasun zein ekonomia krisiek gazteengan eta hauen enpleagarritasunean nola eragiten duten aztertu genuen solasaldian. Nora Kortaberria Bilbaok egin zituen moderatzaile lanak eta solasaldian honako hauek parte hartu zuten:

  • Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria. 

  • Maialen Olabe Aguirre, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko koordinatzailea. 

  • Ibai Zubikarai Zubimendi, Gu Interim Management-eko CEOa.  

  • Jon Larrañaga Urdalleta, Larra Mekanizatuak enpresako CEOa.

Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, IMHren laguntzarekin.

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin