Aisia eta euskara

Oporretan aisirako tarte handiagoa eskaintzen diogula eta, horri lotutako ekintza batzuk euskaraz egiteko zailtasunaz aritu gara etxean. Aire librean egiteko ekintzetan normalean ez dago arazorik, umeen kasuan ia beti euskaraz egiteko aukerak badaude. Baina zer gertatzen da zinemara joan nahi badugu, edo hain ezagunak diren Nintendo edo Wii-arekin jolastu nahi badugu? Aurtengo udan, Cars 2 eta Los pitufos izan dira umeen artean arrakastarik handiena izan duten pelikulak. Zoritxarrez, gure umeek ez dute hauek euskaraz ikusteko aukerarik. Ez al dago hauek euskaraz ikusteko merkaturik? Egia da, era berean, euskaraz ez badaude ere ikusten ditugula… Orduan zertarako itzuli? Nintendo edo Wiiaren kasuan ez dugu euskarazko jokorik aurkitu. Umeek gazteleraz jolasten dute eta horrek gazteleraz hitz egiteko joera bultzatzen du. Jolas hauetan ari direla, umeei euskaraz egiteko esaten diegu; onartzen dugu zaila egiten dela une oro euskaraz hitz egitea, jokoa bera gazteleraz egonda askotan gaztelerazko esaldiak erabiltzera eramaten baikaitu.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin