Joan den maiatzean sinatu genuen lankidetzarako hitzarmena Errenteriako Udalarekin, bi erakundeen indar eta ahaleginen sinergiak batu eta arlo soziekonomikoan euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko. Hitzarmenak eman ditu dagoeneko lehenengo fruituak eta Errenteriako 24 negoziok eskuratu berri dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Ziurtagiriaren Elkartearekin elkarlanean, sustapen kanpainan parte hartu dute Errenteriako Udalak, Lau Haizetara Euskara Elkarteak eta Errenkoalde Merkatari Elkarteak.
Hauek dira Bai Euskarari ziurtagiridun berriak:
1. Begi Optika
2. Denoi Estetika
3. Batitz
4. Calzados Boni
5. Eguzki Jatetxea
6. Naiz
7. Irrintzi Taberna
8. Mala
9. Merceria Maite
10. Maitexa Tabakoak
11. Ipar Aseguruak
12. Lovendoporti
13. Federopticos Oarso
14. Ibai-Lehor
15. Calzados Roque I
16. Calzados Roque II
17. Rosmi
18. Talaipe arrandegia
19. Signos publicidad
20. Valentín Foto-Video
21. Zaldiak Jatetxea
22. Osina Ekodenda
23. Ubegun arropa denda
24. Confecciones Casamayor
Tresna baliagarria
Hitzarmena sinatu zenean esan zen bezala, Bai Euskarari Ziurtagiria tresna baliagarria da Errenteriako alor soziekonomikoaren euskalduntzean eragiteko, bezeroei kontsumo-harremanak euskaraz izateko aukerak emateko eta herrian euskararen presentzia nabarmen handitzeko.
Era berean, ziurtagiridun berriak dira:
- Euskararen erreferente eta ereduak.
- Kalitatezko urrats bat ematen ari direnak.
- Beren jardueretan ezinbesteko "plusa" eransten ari direnak.
- Pertsonekiko / bezeroekiko / gizartearekiko erantzukizuna betetzeko ekarpena egiten ari direnak.
Zorionak guztioi!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin