Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Jakingo duzun bezala, Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiria da elkartearen elementu bereizgarriena eta, proiektu horrez gain, beste hainbat ditugu martxan arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzera bideratuta: Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, Lanabes - Araban Euskara Lanean, etab.
Ziurtagiria duten entitateen ekarpenari esker da, batez ere, bideragarri gure proiektua; Bai Euskarari komunitateari esker. Ziurtagiria eskuratu gabe, baina, zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu Bai Euskarariri egindako ekarpenarengatik: enpresentzako kenkaria % 18koa eta norbanakoentzat % 30ekoa.
IZAN ZAITEZ BAI EUSKARARI LAGUNA