Merkataria bazara, euskara baliatu beharreko aldagaia

 

Euskararen erabilera erraztu nahi dugu Euskal Herriko establezimenduetan eta, horregatik, horietan lanean ari diren pertsonei bereizgarri bat erabiltzea proposatuko zaie. Horren bitartez, kontsumitzaileak euskaraz egitera gonbidatuko dira.

Bi eredu egongo dira: euskaraz lan egiteko gaitasuna dutenek soinean “Euskaraz?” bereizgarria eramango dute, bezeroak jakin dezan euskaraz aritu daitekeela berarekin. Bigarren eredua, “Euskaraz? Poliki, mesedez” izango da, ikasten ari diren saltzaileentzat edo euskaraz aritzeko erabateko segurtasuna ez duten langileentzat. Bi kasuetan, helburua izango da kontsumo harremanetan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea.

Merkataritzan, zertarako euskara?

  • Markaren posizionamendua hobetzeko.
  • Bezeroarekiko gertutasuna eta konfiantza sortzeko eta sendotzeko.
  • Bezero kopurua handitzeko eta fidelizazioa indartzeko.
  • Merkatu berrietan sartzeko eta etekinak areagotzeko.
  • Talde kohesioa eta motibazioa bizkortzeko.
  • Produktu /zerbitzu lehiakorrak eta kalitatekoak izateko.
  • Euskaraz bizi eta euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazteko.
  • Lurraldearen eta pertsonen ongizatea hizkuntzekin / euskararekin ere lotzeko.

Kontsumoa euskaraz errazteko baliabideak

 

LEHEN HITZA EUS

Zer da?

Kontsumitzailea naiz

Establezimendua naiz

Gehitu euskararen mapara

Gasteiz