400 lagun inguru aurtengo Mintzodromoan

Euskararen Egunaren harira antolatzen da urtero

mintzodromoa1.jpg

Gaur, abenduak 1, egin dugu aurtengo Mintzodromoa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 400 lagun inguru izan dira parte hartzen, gehienak ikasleak. Hezkuntza, lan mundua, euskara, aisialdia eta kultura izan dituzte mintzagai, besteak beste.

Hezkuntza zentro ezberdinetako ikasleak izan dira bertan: Egibide, Karmeldarrak, Mendebaldea, Gamarra, Francisco de Vitoria, Presentación de María, Mendizabala eta Irale.

Ziurtagiriaren Elkarteak urtero antolatzen du Mintzodromoa Euskararen Egunaren harira.

Flickr.com-en dituzue Mintzodromoko argazkiak.

Mintzodromoak 2014

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin