Araban Euskara Lanean ‘world coffee’-a, enpresa munduan euskararen erabileran eragiteko

Araban_euskara_lanean_2.jpg

Irailaren 23an egingo da Araban Euskara Lanean izeneko world coffee-a, Arabako enpresekin euskarak lanean duen egoeraren azterketa partekatu eta euskaraz lanean ari diren erakundeen praktikak, premiak eta balorazioak jasotzeko. Hortik abiatuta, proposamenak jaso eta hiru urteko eperako Araban Euskara Lanean egitasmoaren gutxieneko helburuak adostuko dira. Egitasmoaren talde eragilea osatzen dute lan munduan euskararen alde lanean ari diren zenbait erakunde, elkarte eta enpresek.

Hemen duzue izena emateko formularioa.    

Zer da Araban Euskara Lanean egitasmoa?


Egitasmoaren helburu nagusia da epe motz eta ertainean Arabako enpresetan euskara susta dadin plangintza zedarritzea.


Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Hor daude, esate baterako Bai Euskarari Ziurtagiria edo Bikain agiria duten enpresak eta euskara plana dutenak. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira jabetzen alor sozioekonomikoan.


Euskara Lanean proiektuaren bidez Arabako alor sozioekonomikoan zeresana duten enpresen eta entitateen sarea ehuntzen joan nahi dugu.


Talde eragilea


Arabako enpresa munduan eragitea da helburu nagusia, eta horretarako talde eragile bat eratu da prozesua lideratzeko. Bertan, honakoak ari dira parte hartzen:



araban-talde-eragilea.jpg

Irudian, talde eragileko ordezkariak bilera batean.


‘World Coffee’-aren ordutegia eta izen-ematea

  • NOIZ: Irailaren 23an
  • ORDUTEGIA: 9:00etatik 11:00ak arte
  • LEKUA: Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren formazio gunean (Manuel Iradier kalea, 17)

Irailaren 23an egingo den world coffee-an parte hartzeko izena eman behar da. Hemen duzue izena emateko formularioa.    

 

Bertan Arabako enpresen presentzia nahiko genuke, etorkizuneko erronkez duzuen ikuspegiaren berri emateko.

                       

Ondorioak aztertuta, epe motz eta ertainean Arabako enpresetan euskara susta dadin plangintza zedarritzea da talde eragilearen egiteko nagusia, eta guztia parte-hartzaileekin partekatzea.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin