Egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua egiten dutenez hitz egin du Info7 irratiko Gureaz Blai saioan Rober Gutiérrez Bai Euskarari ziurtagiriaren zuzendariak.
Hemen entzun dezakezue iritzia osorik:
Egunero, Euskal Herriko milaka lagunek euskaraz bizitzearen aldeko hautua egiten dute.
Familia giroan, haurrekin, eskola zein ikastolarekiko harremanetan, parkean, lagun artean, unibertsitatean, eguneroko erosketa eta zereginetan, plaza publikoan…
Lanean ere, edozein sektoretan, enpresa handi zein ertainetan, merkataritzan eta ostalaritzan, zerbitzuetan, euskararen aldeko apustua egin dute askok, kalitatezko zerbitzua eskainiz. Euskarari naturaltasunez BAI esanez eta hizkuntzaren erabilera sustatuz.
Euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat, eta onura asko dakartza. Besteak beste:
Azken batean, euskarak berezi egiten gaitu, bereizi egiten gaitu.
Arlo horretan ari da lanean Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea.
Ziurtagiriaren Elkarteak Euskal Herriko alor sozioekonomikoarentzat osagai ezinbestekoa izan nahi du. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da helburua, euskaraz lan eta bizi ahal izateko dauden espazioak identifikatzea, babestea eta gehiagotara zabaltzea. Egunerokoan eragina duten espazio guztietan euskarari leku egitea funtsezkoa baita.
Bai Euskarari Ziurtagiriak 15. urteurrena du aurten, eta sortu zenetik nabarmena izan da alor sozioekonomikoaren euskalduntzean gizarteari egindako ekarpena, ugariak eragindako aldaketak eta azpimarratzeko modukoak Bai Euskarari duten enpresen eta era guztietako entitateen urte hauetako urratsak eta lorpenak.
Hamabost urte hauetan arlo sozioekonomikoan mugarri asko jarri ditugu Euskal Herri osoan, ekintzaileak izan gara, tresna eragingarriak eta proiektu ausartak sortu eta abiatu ditugu (Enpresarean, Lansarean…) eta beste proiektu batzuk martxan jartzeko eragin dugu. Horrek guztiak merezi izan du, baina bidea egiten jarraituko dugu, Euskal Herriko gizartearentzat balioa eta aberastasuna sortzen segitzeko, gizartearen ongizatea areagotzeko.
Hurrengo saioetan Enpresarean proiektuaz hitz egingo dizuet (Enpresa eta profesionalen sareaz) edo Lansarean lan-atariaren berri emango dizuet, bai eta bestelako baliabide eta tresnen berri ere.
Bitartean, Euskararen erabilera lan munduan sustatzeko bi hitzordu izango ditugu datozen egunotan. Arabako enpresentzako “Araban Euskara Lanean” world coffee-a hilaren 23an eta Enpresarean Foroaren bigarren gosari-hitzaldia irailaren 30ean. Ekimen guztien berri duzue Baieuskarari.eus webgunean.
Zer esan behar diozue aukera honi? Nik argi dut: Bai Euskarari. Euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dudalako.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin