30 enpresa bildu dira Araban Euskara Lanean ekimenaren 'world coffee'-an

21461816128_c45d74c956_h.jpg

Araban Euskara Lanean ekimenaren lehen topaketa egin da gaur, irailak 23, Gasteizen. Arabako 30 enpresa elkartu dira world coffee-an euskarak lanean duen egoeraren azterketa partekatu eta euskaraz lanean ari diren erakundeen praktikak, premiak eta balorazioak jasotzeko. Aitor Otaola SEA - Arabako Enpresariak elkarteko zuzendari albokoaren arabera, "positiboa" izan da gaurko topaketa. SEA izan da ekimenaren antolatzaileetako bat, beste zazpi enpresa, elkarte eta erakunderekin batera.

Otaolak azaldu digunez, hiru galdera erantzun behar izan dituzte bertaratutakoek eta "zailena" azkena izan da: "Zein bost neurri proposatu nahi dituzu datozen bost urteotan Arabako enpresek euskararen erabilera susta dezaten?" Sektore ezberdinetako enpresak bildu dira eta, Otaolaren arabera, "neurri ezberdinak" proposatu dira azken galdera horretan: "Orain, ekimena antolatu dugun lan-taldearen ardura izango da hortik ideia garrantzitsuenak hartu eta datozen urteetarako ildoa zehaztea", gaineratu du.

Araban Euskara Lanean 'world coffee'-a

Araban Euskara Lanean 'world coffee'-a

Hauek izan dira world coffee-an parte hartu duten enpresa, elkarte eta erakundeak:

  • Arabako Foru Aldundia
  • Egibide
  • Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea
  • Humedal Informatik
  • Laneki elkartea
  • Ega Master S.A.
  • Muebles Pozo
  • Ikaslan Araba
  • Sartu Alava
  • Arkaute BHI
  • Harriarte
  • Artepan
  • Ekaia Eko-Gestión
  • Mondragon Lingua
  • El Corte Inglés
  • IES Zaraobe BHI
  • JEZ
  • HAZI
  • AMPEA
  • LAB sindikatua
  • Bai&By Araba
  • SEA
  • Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara
  • Electra Vitoria
  • Oreka It
  • Vesa

Araban Euskara Lanean 'world coffee'-a

World coffee-ko argazki guztiak dituzue ikusgai bilduma honetan.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin