Euskaraz hitz eginez eta txioka, #GasteizenBaiEuskarari aldarrikatzeko

22841642673_42fd6e4b87_z.jpg

Gaur, abenduak 2, egin dugu Txio-Mintzodromoa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 300 lagun inguru izan dira parte hartzen, gehienak ikasleak. Hezkuntza, lan mundua, euskara, aisialdia eta kirola izan dituzte mintzagai, besteak beste. Ahoz ez ezik, esandakoak txiokatzeko aukera ere izan dute #GasteizenBaiEuskarari hashtag-a erabilita.

Hemen dituzue txio horietako batzuk:

Hezkuntza zentro ezberdinetako ikasleak izan dira bertan: Egibide, Karmeldarrak, Mendebaldea Institutua, Ostalaritza eskola, San Viator eta Presentación de María. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

Argazki gehiago dituzue bilduma honetan.

Aurtengo Mintzo-Txiodromoko laburpen-bideoa egin dugu. Ea gustuko duzuen:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin