Bai Euskarari ekimena laguntzen jarraituko du Gasteizko Udalak

gasteiz1.jpg

Abenduaren 4ko bilkuran onetsi du Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Bai Euskarari Ziurtagiriarekin duen hitzarmenarekin aurrera jarraitzea. Udala 2013an hasi zen elkartearekin elkarlanean. Denbora tarte honetan, Gasteizko 71 entitatek lortu dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Gasteizko Udalak hitzarmena berritzea erabaki du, 22.050 euroko aurrekontuarekin.

Bai Euskarari ekimenaz gain, 'Gazte Sortzaileak' beken barruan bi kultur proiektu garatzeko diru-laguntza bideratzea erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.

Bi ekimenekin hizkuntzaren erabilera gizarte bizitzako esparru guztietan —kulturan, kirolean, merkataritzan eta bestetan— sustatu nahi du Udalak. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak bultzatutako ekintzak dira, eta horien bidez, udal gobernuak “Gasteiz euskalduna, eleaniztuna eta kohesionatua lortzeko lanean jarraitu”  nahi du, Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak azaldu duenez.

Albistearen iturria: www.vitoria-gasteiz.org

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin