Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak zortzigarren urtez banatu zituen Ziurtagiriak abenduaren 4an Gernika-Lumon. Udalerriko 27 enpresak, komertziok eta era guztietako entitatek jaso zuten Bai Euskarari Ziurtagiria.
Marisa Aldamizetxebarria Euskara zinegotziak eta Rober Gutiérrez Ziurtagiarien Elkarteko zuzendariak bi erakundeen arteko hitzarmenaren berri eman zuten. Aurten ere Ziurtagiriaren Elkartearen proiektua babesten jarraituko du Gernika-Lumoko Udalak.
Udaletik 800 euroko diru-laguntza jasoko du Ziurtagiriaren Elkarteak udalerrian Ziurtagiria hedatzeko.
Horrez gain, Bai Euskararri Ziurtagiria lortzen duen entitate bakoitzak ordaindu beharrekoaren %30 bere gain hartuko du Udalak.
Ziurtagiriaren sustapeneko ekimenak babestuko ditu (zozketak, etab.).
Ziurtagiriaren Elkarteak enpresa eta era guztietako entitateen segimendua eta sustapen lana egingo du.
Euskal Herriko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna baliagarria da.
Bezeroei begira, entitateak bereiztea eta zerbitzuak eta produktuak bere hizkuntzan jasotzea erakargarriagoa da.
Lehiakideengandik nabarmentzen eta merkatu kuota irabazten laguntzen du.
Ziurtagiriak euskararekiko konpromisoa adierazten du, taldearen kohesioan eta motibazioan eraginez; horri esker ere lortzen da arrakasta.
Urratsak egiten ari diren Euskal Herri osoko entitateak identifikatu eta saritzen ditu.
Gaur egun, 27 ziurtagiridun daude Gernika-Lumon: 5ek dute Zerbitzua eta Lana Euskaraz ziurtagiria; 13k Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria; eta 9k Bidean ziurtagiria.
Aita Villasante Udal Euskaltegia Herri Erakundea: zerbitzua eta lana euskaraz
Arrano Kultur Elkartea: zerbitzua euskaraz
Arrien Optika: zerbitzua euskaraz
Bake Leku-Txokoa: euskararen bidean
Bengozarra Eraikuntza Metalikoak 1963 S.A.: zerbitzua euskaraz
Berezi Liburu-denda: zerbitzua eta lana euskaraz
Biklik komunikazioa: zerbitzua euskaraz
Duka Arropa Denda: zerbitzua euskaraz
Ekin Taldea: euskararen bidean
Elai Alai Dantza Taldea: zerbitzua eta lana euskaraz
Electricidad Argi Ola, SL: euskararen bidean
ERAIKUNTZARAKO MATERIALAK IZAGIRRE SA: zerbitzua euskaraz
Gernika Garbiketak SL: zerbitzua euskaraz
Gernika Rugby Taldea: euskararen bidean
Gernikako notaria: euskararen bidean
Gestoria Cor S.L.: zerbitzua euskaraz
Gurea Altzariak: euskararen bidean
Jose Luis Kristaldegia: euskararen bidean
Kopi Laster Fotokopiak: zerbitzua euskaraz
Kosnoaga Igeriketa Elkartea: zerbitzua eta lana euskaraz
Loreder Parafarmazia: euskararen bidean
Madariaga Hortz Klinika: zerbitzua euskaraz
Mª Luisa Lurrin-Denda: zerbitzua euskaraz
Seber Altube Ikastola: zerbitzua eta lana euskaraz
Urrutia Aholkularitza - Urrutia Asesores Consultores S.L.U.: zerbitzua euskaraz
Zaindu Fisioterapia Zentrua: zerbitzua euskaraz
Zurich Aseguroak: euskararen bidean
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin