Donostiako Aquariuma: itsas bizitza eta ondarea ezagutzeko leku paregabea

#BaiEuskarariGomendioa

imagenes-aquarium-san-sebastian-1.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Donostiako Aquariumaren gomendioa:

Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira.

Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa 1928koa da, eta Gipuzkoako itsas ondarea zein itsasgintzakoa biltzen ditu bi solairutan. Bertan, nabarmentzekoa da euskal balea baten eskeleto handia, baita Kantauri itsasoa ardatz duten akuario ugari, 200 espezie baino gehiago biltzen dituztenak, eta 360ºko tunel ospetsua ere. Halaber, askotariko espezie tropikalak ikus daitezke.

Akuarioak

Donostiako Aquariumaren gune erakargarriena, zalantzarik gabe, Kantauri eta Atlantiko itsasoari buruzko 31tik gora akuariok eta gai tropikaleko akuarioek osatzen duten gunea da.

Horien artean, andel handia nabarmentzen da, Ozeanario izenez ezaguna. 360º-ko tunel batek zeharkatzen du eta Kantauriko eta Atlantikoko espezie mota ugari eta bi zezen-marrazoak ikusteko aukera izango duzu.

1.500.000 litro ur baino gehiago eta 40 arrain espezietik gora jasotzen dituen andel honen ikusgarritasunaz harago, akuarioz betetako ibilbideaz gozatu ahal izango duzu, espezie ornogabe ikusgarriak eta askoz ere espezie gehiago ikusiz. Ozeanoak bere baitan duen biodibertsitatearen garrantziaz jabetuko zara, bai eta hori kontserbatzeko garrantziaz ere.

Informazio gehiago: http://aquariumss.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin