Arabako Udaberriko III. Erakusleiho lehiaketa antolatu du Arabako Merkataritza Federazioak. Aurten, Bai Euskarariren eskutik, 300 euroko saria izango du euskara erakusleihoan ondoen erabiltzen duen saltokiak.
Lehiaketan parte hartzen duten Arabako saltokiek udaberria gaitzat hartuta apaindu beharko dute erakusleihoa gaur hasi eta maiatzaren 19ra bitartean. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 19an egingo da.
Publikoaren sarirako bozketa emateko, bete inprimaki hau.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin