Bai Euskarari Ziurtagiriaren gorengo maila eskuratu du Ekoguneak

Zerbitzua eta Lana gorengo maila eskuratu dugu 2016 urtearen amaieran

Bai-euskarari-ekogunea.png

"Urte berria hasteko oparirik ederrena izan" dela aitortu du Kutxa Fundazioko Ekoguneko taldeak. 2016 urtearen amaieran Bai Euskarari Ziurtagirietatik maila gorena eskuratu du erakundeak, "Zerbitzua eta lana" maila, alegia.

2014 urtean "Zerbitzua euskaraz" maila eskuratu zuen Ekoguneak eta, ordutik, lana euskaraz egiteko neurri zehatzak martxan jarri ditu. Zalantzarik gabe, bere fruituak eman ditu.... Zorionak!

Kutxa Fundazioko taldeak hizkuntza-ekologia oinarri duen Hizkuntza Politika jarraitzen du, kanpo eta barne funtzionamenduan hizkuntza aniztasuna balioan jartzearekin batera. 

Euskara arnasten da ekologiaren parkean.

 

Guztioi animatzen zaituztegu Ekoguneko parkera urbildu eta eskaintzen dituzten tailer eta proiektuak ezagutu eta gozatzera.

Informazio gehiago Ekogunearen webgunean.

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin