Urriaren 6an banatuko dira Bai Euskarari Sariak Donostiako Tabakaleran. Ordurako, bi entitate eta pertsona bat hautatuko dira Bai Euskarari saridun gisa, alor sozioekonomikoan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik.
2017ko edizioan, irabazleen aukeraketa publikoaren proposamenetatik abiatuko da. Aurten, Bai Euskarari Elkarteak publikoaren ekarpenak jaso nahi ditu saridunak zeintzuk diren erabaki aurretik eta, hori dela eta, irailaren 1etik 15era bitartean hautagaiak proposatzeko epea zabalik egongo da. Ondoren, Bai Euskarari Elkarteak izendatuko duen epaimahaiak hiru saridunak hautatuko ditu.
Lotura honetan hautagaiak proposatu daitezke:
https://goo.gl/forms/JSs3l9cZ8wZjSyti2
Aurten ere hiru sari banatuko ditugu: Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate guztien artetik, bik Bai Euskarari Saria jasoko dute eta hirugarren saria Bai Euskarari Laguna izango da, Euskal Herriko pertsona batek jasotzen duen saria euskararen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik
Horretan, hiru hautagai proposatu behar dira:
Bai Euskarari ziurtagiria dutenen artetik, bi proposatu behar dira Bai Euskarari Saria jasotzeko. Aukeraketa egiteko, Bai Euskarari Ziurtagiridunen mapa kontsulta daiteke esteka honetan: http://www.baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak
Pertsona bat Bai Euskarari Laguna sariarekin aitortua izateko.
Proposamenak jaso ondoren, Bai Euskarari Elkarteak izendatuko duen epaimahaiak hiru saridunak hautatuko ditu.
Aurtengo edizioan, berritasun moduan, proposamenak bidaltzen dituzten pertsonen artean bonoak zozkatuko dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen produktuetan edo zerbitzuetan gastatzeko.
Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi dira.
Bukatzeko, nabarmendu Donostiako Udalak ekitaldi hau babesten duela.
Zerrenda honetan ageri dira orain arte Bai Euskarari Saria irabazi duten erakundeak eta pertsonak:
2009: JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe.
2011: Refractarios Kelsen (Aduna), Hirukide ikastetxea (Tolosa), Sokoa (Hendaia) eta Xabier Mendiguren Bereziartu.
2012: Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic).
2013: VUSA eraikuntzak (Galdakao), Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak, Anaje Narbaiza (Elay).
2014: Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz.
2015: Euskal Herria Esnea, Nekatur eta Gaizka Garitano.
2016: Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki eta Mikel Lezamiz (Mondragon Taldea).
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin