#BaiEuskarariSariak2024 jolasean parte hartu eta irabazi 50 euroko bi bono!

sarietako-jolasa_web.png

Zein entitatek jasoko du 2024ko Bai Euskarari Saria?

Aurten ere #BaiEuskarari komunitateko hiru entitate sarituko ditugu #BaiEuskarariSariak2024 ekitaldian. Hiru saridunak asmatzeko hieroglifikoak egin ditugu eta jolasean parte hartzen duzuenon artean 50 euroko bi bono zozketatuko ditugu Bai Euskarari Ziurtagiria duen entitate batean gastatzeko.

Ea asmatzen dituzuen!

JOLASEAN PARTE HARTU

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin