Foroak Arabako enpresen artean hainbat helburu orokor partekatzeko aukera eskainiko du, besteak beste:
-
Esparru sozioekonomikoan eragile bihurtu nahi duten Arabako enpresekin talde eraginkor bat sortzea.
-
Enpresen parte hartzea bermatzea. Enpresen arteko harremanak sustatzea, indartzea eta elkarren berri izatea.
-
Jakintza, gogoetak, kezkak, arazoak, aukerak eta erronkak partekatzea, elkarrengandik ikastea, jakintza berria sortzea... Hausnarketak eraldaketarako aukera erraztea.
-
Enpresentzat euskara ezaugarri bereizlea izatea lortzea.