Bai Euskarari Elkartearen xedea honakoa da:

"Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea"

  • Bai Euskarari Elkartean espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinesten dugulako. 

  • Konexioak bultzatzen ditugu eragileen artean, enpresa eta profesionalen interesekoak diren gaiak euskaraz eskainiz.

  • Euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskaintzen ditugu lan mundua osatzen duten aktore guztiei zuzenduta.

Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta lan munduan euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara eskura jartzen. Egiten eta eragiten dugulako gara. Proiektu propioak sortu ditugu (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak...), elkarlanean aritzen gara beste zenbaitetan (Lazarraga Sariak, Euspot Lehiaketa, Beterri-Saretuz, etab.) eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasiak gara (Arabako Enpresen Foroa, Euskara Langai, etab.).

Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi gara, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten jarraitzeko konpromisoa dugu eta, gainera, hori dena guretzat garrantzi handikoak diren balioak aintzat hartuta: gertutasuna, elkarlana, ausardia eta eraginkortasuna.

Balioak

Euskal Herri osoko proiektua

Bai Euskarari Elkartean euskaratik eraikitako herria irudikatzen dugu. Euskal Herrian euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, sortzea, berritzea, ekitea, saltzea eta erostea, egunerokoan euskaraz normaltasun osoz aritzea posible egiten badugu, herritarron ongizatea eta lurraldearen garapena handiagoak izango dira. Gure ongizatea, eta lurraldearena, hizkuntzekin ere lotu behar da, eta gure kasuan, euskara da gure ongizaterako giltzarrietako bat. 

Deskargatu elkartearen infografia pdf formatuan.