"El que sólo sueña, sólo está soñando", esa es la frase que repite muchas veces Iñaki Garmendia, fundador de la empresa EGA Master. Todo proyecto exitoso tiene como base un sueño firme, un conjunto de sueños llevados a la acción. Iñaki Garmendia convirtió su sueño en realidad en 1990. Hoy en día EGA Master vende herramientas en 150 países de todo el mundo y sus hijos Aner e Iñaki han tomado el testigo de su padre con toda garantía. EGA Master es una empresa competitiva, comprometida, fundamentada en la innovación y las personas, y euskaldun. Para conocer mejor la empresa y su filosofía, hemos entrevistado a su gerente Aner Garmendia. (Entrevista en euskera)
Ezer baino lehen, Aner, zer eskaintzen dio euskarak zuen ezaugarrietako erakunde bati?
Merkatura begira jarriz gero, esan daiteke euskarak ez duela garrantzirik gurean, izan ere Euskadin soilik %1 saltzen dugu. Gure eguneroko merkatu hizkuntza ingelesa da, baina horrek ez du esan nahi guretzat euskara inportantea ez denik. Barrura begira euskarak konpromisoa eragiten du, taldearen kohesioa, proiektu baten nortasuna eta horri esker ere lortzen da arrakasta.
Esaterako, zuen kontratazio politikan euskara garrantzitsua da.
Zuzendari komertzial berri bat kontratatu dugu, bere bizitza guztian Hong Kong, Korea eta Londresen lanean ibilitakoa, nazioarteko sekulako esperientziarekin. Eta guretzat baino, berarentzat oso garrantzitsua izan da gure enpresa euskalduna izatea, eta gurean euskal giroa nagusi izatea. Era berean, esango nuke gasteiztar euskaldun batentzat ere motibagarria dela EGA Masterren lan egitea. Eta hori oso garrantzitsua da. Lanean euskara erabiltzeko aukera ematen duten enpresak erakargarriagoak dira aukera hori ematen ez dutenak baino. Horrek azken finean lehiakorrago izatea esan nahi du.
Bai Euskarari ziurtagiria ere baduzue, eta nolabait hizkuntzaren erabilera sustatzen duzue.
Euskal hiztunen arteko batzar bat baldin badago, beti izaten da euskaraz, naturaltasun osoz gainera. Euskarak gurean balio handia du eta horren haritik euskara ikastaroak eskaintzen dizkiegu gure langileei eta oro har sekulako arrakasta dute.
Enpresarean ekimenean ere parte hartu duzu aurten, EGA Master metodoaren bilakaeraren berri emanez.
Gaur egun 106 langile gara, eta horietatik 80 Gasteizen dihardugu, beraz gure hizkuntzara eta gure enpresa sarera lotuta gaude. Hori esanda, aipatu nahiko nuke enpresa eta euskararen arteko loturak ez direla normalenak izaten, gaur egun ingelesa delako nagusi gure arloan, baina uste dut Enpresarean moduko ekimenak oso interesgarriak direla.
Hitz egin dezagun EGA Masterren arrakastaz. Zein da giltza?
EGA master kasuaren metodoaren liburua Madrilen aurkeztu berri dugu. Gure ereduaren hiru oinarriak nazioartekotzea, berrikuntza eta pertsonak dira. Horiexek dira gure proiektuaren zutabe nagusiak. Nazioartekotzea jaio ginenetik. Nire aitak Eibarko Armagintza Eskolan teknikari komertzial izan nahi zuela esaten zuenetik. Gu hasieratik ohitu ginen ekosistema ezezagun eta berrietan lan egitera, gure lurraldetik hurruti bidea egitera. Gaur egun 150 herrialdetan saltzen dugu, mundu guztian antenak ditugu eta gure produktuen erabiltzaileek egunero informazioa bidaltzen digute.
Berrikuntza arloari ere errekurtso ugari eskaintzen dizkiogu. Munduan ehunka erreminta ekoizle daude eta horietako asko oso merke ekoizten den tokietan daude kokatuta. Konpetentzia horren aurrean zer eskaintzen dugu guk? Nolabait bezeroei balio erantsi bat eman beharra dago, konpetentziagatik bereiztuko gaituena. Gure produktuek segurtasun gehiago eskaintzen dute, eta langileek askoz seguruago egiten dute lan gure esku-tresnekin. Era berean, Ega Masterteko tresnak eraginkorragoak dira.
Hirugarren zutabe garrantzitsua pertsonak direla aipatu duzu.
Gazteak, motibatuak eta sekulako konpromisoarekin. Hiru ezaugarri horiek dituzte gure erakundeko pertsonek. Bi urtean behin 50 galderatik gorako inkesta egiten dugu. Eta gure langileek gehien baloratzen dutena da formazioa (ikasteko aukera eskaintzen diegu), elkarlanerako giroa ere asko baloratzen dute eta gainera langileak baloratuak sentitzen dira. Garrantzitsua da lan-taldea eta zuzendaritzatik langileen ideiak aintzat hartzen ditugu. Nazioartekotzea, berrikuntza eta pertsonak, hirurak dira faktore garrantzitsuak: pertsonarik gabe ez baitago ekoizpenik ezta enpresa liderrik ere.
Eta merkatua norantz joango da etorkizunean?
Asia, Ekialde Hurbila, Hegoamerika eta oso nabarmen Afrika. Datorren hamarrekoan hazkunde handiena izango duten hamar lurraldeetatik zortzi Afrikan daude. Afrikan klase ertaina hazten ari da eta guk itxaropen handia dugu bertan. Gure salmenten dagoeneko Afrikan egiten ditugu. Kongo, Etiopia, Ghana, Nigeria... asko saltzen dugu herrialde horietan. Gasa, minerala... industria handia dagoen tokietan. Baina baita lehengai industriarik ez dagoen lurraldeetan ere.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario