Euskaldunon ahaldundu beharraren oihartzuna oraindik belarri ertzean zarataka, aurtengo Korrikaren mezuak dianan zenbateraino asmatu duen pentsatzen ari naiz. Arrazoi askorengatik gustatu zait: mezu irmoa eta erabatekoa delako; beste esparru batzuetarako ere onuragarri den aldebakartasunaren printzipioa bere egiten duelako (gure egiten dugulako); hiztunon plano motibazional eta emozionalari atxikitzen zaiolako zuzen zuzenean; norbanakoaren eremutik plaza politikora behar bezala ateratzen duelako, behingoz, aspektu linguistikoa.
Izan borondatez, izan soldatapean eta borondatez, euskarari bultzaka gabiltzanon terrenora etortzean sortzen zaizkit konplikazioak, ordea. Gure burua linguistikoki ahaldundu dugula pentsa dezakegu, ados. Baina nola lagundu dezakegu besteak ahalduntzen? Nola jabearazi egoki identifikatutako xede-taldeetan daudenak, desertuko profeta bihurtu gabe eta kanpaina hutsaletan erori gabe?
Ziurtagiriaren elkarteak, nolabait, bere eremuan, lortzen du hori. Bere dendan “Bai euskarari” itsasgarria jarri duen harakinak, edo enpresaren webgunean logoa ikusgai jarrarazi duen zuzendaritza-batzordeak, ahalduntzean pauso bat behintzat eman duela adierazten du. Hizkuntzen kudeaketaren prismatik begiratu diolako bere buruari; egin duelako hausnarketa linguistiko bat. Arrazoia komertziala, identitarioa, gizarte-erantzukizunari dagokiona… izanik ere.
Jar gaitezen, ordea, Arabako gazte euskaldunei begira. Badago hor eusk-ahalduntzeko aukera handia duen masa-kritiko gero eta zabalago bat. Euskalduna, baina ahaldundu gabea. Iñaki Martinez de Lunari entzun diot behin baino gehiagotan, gure gazteak gaur egun euskarak duen egoeraz benetan balira kontziente, beste bat litzatekeela beraien eguneroko hizkuntza-jarduna.
Inpresioa dut ez diegula bide hori egiteko erraztasunik ematen. Ez dugula behar bezala asmatzen. Ahalduntzea, esoteriko samar jartzeko arriskua hartuta, barruko zuntzak piztea da, hiztun-kontzientziatik hiztun-praktikarako bidea murrizteko. Eta, edo paternalista jartzen gara, edo poziktibitatea eskaintzen diegu.
Ahalduntzearen beharra babesten duen diskurtsoak (feminismoan etab.) argi dio: gazte horiei objektu izatetik subjektu izatera pasatzen lagundu behar diegu. Euskara maitatu behar dutela eskatu beharrean, euskaraz ari direnean zertan ari diren kontura daitezen laguntzea da gakoa. Futbol entrenatzaile batek euskaraz egiten uzten ez diotenean alde egiten duenean, benetan zer egiten duen ohartzen lagundu behar diegu. Horretarako, azken urteotan ikusi ditugun euskararen erabilera diskurtsoz deskargatzeko saiakeren kontra joan behar dugu. Ez naiz politizatzeaz ari, hizkuntzek duten plano politiko orokorra (botere-harremanen planoa) nabarmentzeaz baizik. Euskaraz ari zara, beraz, mundua aldatzen ari zara.
Noski, honek ez du balio gizarteko esparru guztietarako. Ahalduntze-bideak dibertsifikatzea oso garrantzitsua da. Euskararen biziberritze lanak oinarri bakarra izan behar du, baina oso lokalizatua izan behar du aldi berean. Ez dugu lan makala; eskerrak lanerako bide berriak badaudela ikusteak pizten gaituen.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario