(Entrevista en euskera)
Lazarraga Saria jaso berri duzue, zorionak! Nola jaso duzue saria?
Egin dugun lanari bultzada bat da, errekonozimendua. Sariak beti hartzen dira pozik. Gainera oihartzuna izan du sariak eta bezeroek zoriondu gaituzte, bide honetatik jarraitzeko esanez.
Zer egiten duzue Uriarte Industrialen? Kontaiguzue zein den zuen lana eta zein proiektu dituzuen.
Hornitzaile teknikoak gara. Gurea ez da burdindegia, makinetako ordezko piezak saltzen ditugu, eta pneumatikarekin eta hidraulikarekin lotutako makinak muntatu zein konpontzen ditugu. Pneumatikan eta hidraulikan adituak gara. Pabilioian badugu denda bat eta bezeroak hona etortzen dira konponketak egitera eta materiala jasotzera.
Enpresan euskara txertatzeko konpromisoa hartu duzue berriki, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu zenuten 2018an. Hasi berri zarete, baina borondate irmoa duzue. Zein konpromiso hartu dituzue?
Orain arte elementu errazetatik hasi gara. Hainbat baliabide gaztelaniaz bakarrik genituenak euskaraz eta gaztelaniaz jarri ditugu: kartelak, inprimakiak, e-postako sinadura... Webgunea euskaratzeko proiektua ere badugu. Sare sozialetan ere euskaraz komunikatzen hasi gara eta bezero batzuekin ere euskaraz komunikatzen gara. Administrazioarekin ere euskaraz egiten hasi gara. Gure esku dauden elementuetan eman diogu hasiera prozesuari.
Zergatik hartu duzue lanean euskara txertatzeko erabakia?
Zuzendaritzako kideok euskaldunak gara eta gure enpresa Euskal Herrian egonda, ikusi genuen guk ez bagenuen egiten ez zuela beste inork egingo. Lanean euskara normalizatzeko modu bat da. Orain dela bi urte Lazarraga Sarietako ekitaldian izan ginen lehen aldiz, eta han ezagun batzuekin elkartu ginen. Azaldu ziguten Bai Euskarari ziurtagiria zer zen eta lanean euskara txertatzeko zein baliabide zeuden. Ez genuen horien berri ordura arte eta, Bai Euskarari Elkartearekin pilotaje bat egin ostean, hasi gara gehiaxego sartzen.
Lazarraga Sarien banaketa-ekitaldian aipatu zenuten helburu txikiekin hasi zinetela. Zein gomendio egingo zenieke euskara txertatzen hasi nahi duten enpresei?
Horixe bera egitea. Segun eta zer mailatik hasten diren, bakoitzak bere mailaren araberako neurriak hartzea. Errazenetik hastea gomendatuko genieke. Enpresa guztiak dira ezberdinak eta ezin da aholku orokorrik eman, baina esango genieke beldurra uxatzeko eta martxan hasteko elementu errazenetatik, horiek euskaraz ere jarriz. Ikusarazi nahi dugu zuzendaritzatik sustatu daitekeela euskara lanean txertatzea, zuzendaritzatik ere konpromiso bat egon behar baita.
Zein da zailtasunik handiena?
Zailena izango da hemen denok euskaraz egitea lortzea, zerbitzua euskaraz eman ahal izatea. 14-15 langile gaude guztira eta horietatik hiruk badakigu euskaraz, eta beste bik ulertzen dute. Beste guztiek ez dakite ezer. Gustatuko litzaiguke hemendik urte batzuetara dendara sartzen denari euskaraz egin ahal izatea.
Pentsatzen ari gara nola eskaini formazioa. Hizkuntzak ez dira segituan ikasten eta has gaitezke hitz batzuk erakusten, langileei laguntzeko. Helburua izango litzateke bezeroei lehenengo hitza euskaraz egitea. Langile batzuek ilusioz hartu dute erabakia, baina beste zenbaiten aldetik ez da parte-hartze handirik egon. Langileen aldetik babesa falta zaigu.
Urriaren bukaeran egin zen Arabako Enpresen Foroan parte hartu zenuten. Zer nolako esperientzia izan zen?
Lehenengo aldia izan zen horrelako foro batean parte hartzen genuena. Aukera izan genuen beste enpresa batzuetako bizipenak ikusteko. Itxura ona dauka ekimenak. Hala ere, enpresa gutxi batu ginen eta, ekimena eraginkorra izateko, enpresa gehiago beharko genituzke.
Horrelako foro batek nola lagundu ahal die enpresei euskara egunerokoan txertatzen?
Foroan bertan egin genuen eskaera bat: Arabako enpresen zerrenda bat egin beharko genuke, euskaraz norekin egin daitekeen jakiteko. Horrek asko erraztuko luke gure arteko lana.
Enpresa batzuek lan asko eginda dute eta gurea baino euskara plan aurreratuagoak dituzte. Gu izan ginen, nolabait, adin txikikoak foro horretan. Asko dugu ikasteko.
Igartzen duzue Arabako enpresen artean badagoela euskara egunerokoan txertatzeko interesa?
Bai. Enpresak bisitatzera joaten garenean, gehienbat jende gaztearekin euskaraz aritzeko aukera dago. Baina gero enpresa mailan euskara bultzatzeko ekimenak ez dira hainbeste ikusten; Gipuzkoan askoz gehiago igartzen dugu hori. Baditugu Gipuzkoako bezeroak eta eskertzen dute gu haiekin euskaraz aritzea. Gizarte-mailan euskara gutxiago ikusten da Araban eta esango genuke horregatik dela. Gizarteko arlo guztietan islatzen da hizkuntzaren erabilera.
Aurrera begira, zein erronka dituzue?
Erronka handiena maskara kentzea izango da. Pandemiak asko eragin digu. Efektua hasi zenetik salmentak asko jaitsi zaizkigu. Geldialdi handia izan dute gure bezeroek eta hilabete gogorrak izango ditugu aurretik. Ez dago gure esku bakarrik.
Euskarari dagokionez ahaleginduko gara ahalik eta gauza gehien egiten. Datorren urteari begira helburu berriak jarri ditugu negozio mailan eta, helburu ekonomikoekin batera, euskararena da garrantzitsuetako bat.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario