Sasoi eraikuntzak, Elhuyar eta EuskarAbentura saritu ditugu 2022ko Bai Euskarari Sarietan

_D6A7607.jpg

Arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko egiten eta eragiten ari diren hiru entitate saritu ditugu #BaiEuskarariSariak2022 ekitaldian: Sasoi eraikuntzak, Elhuyar eta EuskarAbentura. Gaur, ekainak 23, egin da sari banaketa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen egoitza nagusian, Donostian. Demode Quarteteko musikariek jarri diote erritmoa ekitaldiari eta taldeko Joli Pascualenak egin ditu aurkezle lanak.

Argazki-bilduma eta bideoak

Sasoik 2011n eskuratu zuen Bai Euskarari ziurtagiria, ‘Bidean’ mailan hasi ziren eta urratsez urrats joan dira ‘Zerbitzua euskaraz’ eskaintzeraino. Langileen arteko harremanak eta bezeroekin dituztenak geroz eta euskaldunagoak dira eta horrek bultzatu dituzte beste pauso bat egitera. Konfiantza eta hurbiltasuna ere eman die horrek, kanpo zein barne harremanetan.

Bai Euskarari Sariak 2022

Euskara eta zientzia uztartzeko sortu zen Elhuyar duela 50 urte eta harrezkero bide oparoa egin du erakundeak. Erreferentzialtasuna lortu dute zientzia arloan eta beste hainbat proiektutan murgilduta daude. Erabateko eraldaketa garai honetan, bereziki euskarak sekulako erronka du. Ezagutzaren bidean gizarteari ekarpena egiten ari da Elhuyar, egiten eta eragiten. 

Bai Euskarari Sariak 2022

EuskarAbentura uztaila osoan zehar Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa da. Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urteko gazte euskaldunek parte hartzen dute bertan eta gazte askok euskaraz bizi daitekeenaren froga positiboa jasotzen dute. Gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko aisialdian eragitea ezinbesteko da eta EuskarAbenturak zuzen-zuzenean eragiten du euskararen presentzia handitzeko.

Bai Euskarari Sariak 2022Egiten eta eragiten dugulako gara                             

Orain dela 22 urte Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua abiatu zen leku berera itzuli gara aurten Bai Euskarari Sarien ekitaldia ospatzera. 22 urte pasa dira arlo sozioekonomikoan euskarari BAI esan eta lehenengo 231 gizarte eragile haiek konpromisoa hartu zutenetik, eta agerikoa da urte hauetan Bai Euskarari Elkarteak alor sozioekonomikoaren euskalduntzean gizarteari egin dion ekarpena. Agerikoak dira, era berean, une honetan Bai Euskarari Ziurtagiria duten 1.318 entitateek egindako urratsak eta lorpenak.                       

Egiten eta eragiten dugulako gara. Horixe da aurtengo Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldirako aukeratu dugun leloa. Rober Gutiérrez, Bai Euskarri Elkarteko zuzendariak ekitaldian aipatu duenez, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi zuten ibilbidea eta “alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eta eragiteko xedez aritu gara urte hauetan, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Proiektu propioak sortu ditugu (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak), elkarlanean aritzen gara (Euspot Lehiaketa, Lazarraga Sariak, Beterri-Saretuz, etab.) eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen diegu (Arabako Enpresen Foroa, Euskara Langai, etab.). Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi gara, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten jarraituko dugu”.

Gutiérrezen arabera, “lehen Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu ziren egun hartatik, 22 urte geroago ere, beharrezkoak izango ditugu eragile, enpresa, erakunde eta norbanako ezberdinen arteko elkarlana eta komunitate osoaren indarra, euskaraz egiten eta eragiten jarrai dezagun”. Horrekin batera, “erronkei aurre egiteko jauzi berriak behar ditugu, pentsatzeko, lankidetzak bideratzeko, egiteko eta eragiteko molde ausartagoak”.



Argazki-bilduma eta bideoak

 

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario