Pertsonen ongizatea, eraldaketak eta industria adimenduna mintzagai

Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, 2022ko Enpresarean Azoka egin zen azaroaren 3an Hernaniko Orona-Ideon

Enpresarean1.jpg

Zein da pertsonen ongizatearen inguruan euskal enpresen estrategia? Ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzen ari da euskal enpresen sarea? Nola uztartu pertsonen ongizatea eta garapen ekonomikoa? Zein aurrerapen daude industria adimendunean? Nola eragingo dute pertsonen ongizatean? Pertsonen ongizatea ardatz hartuta, ekonomia berri bat sortzen ari da? Eta, horretan guztian, euskarak zein leku du? Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatu ginen profesional ugariz inguratuta, Enpresarean Azokaren seigarren edizioan.

IKUSI ARGAZKI BILDUMA

Jardunaldia hasteko, aurkezpena egin zuten Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak, Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak eta Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak.

Ikusi bideoa

Ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzen ari gara?

Aurkezpen instituzionalaren ostean, Ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzen ari gara? galderari erantzun zioten Orkestrako Aitziber Elolak eta Jon Las Heras EHUko Ekonomia Politikoko irakasleak. Lehenik eta behin, Orkestrak egindako EAEko lehiakortasunari buruzko txostena ekarriko zuen Aitziber Elolak eta txosten horretan bertan jaso dituzten datu eta ondorioak azaldu zituen. Ondoren, kontrapuntua jarriz, Jon Las Herasek ikuspuntu kritiko batetik heldu zion gaiari eta buelta eman zion gaiaren abiapuntu zen galderari: "Lehiakortasuna bermatzen duen ongizatea sortzen ari gara?"

Ikusi bideoa

Euskal enpresen estrategia pertsonen ongizatea bermatzeko

Hurrengo solasaldian, Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusia, Jone Nolte ASLEko zuzendaria eta Urtzi Uribetxebarria Mondragon Unibertsitateko ikerlaria pertsonen ongizatea bermatzeko euskal enpresek dituzten estrategien inguruan aritu ziren.

Ikusi bideoa

Pertsonen ongizatea ardatz, ekonomia berri bat helburu

Pertsonen ongizateaz hitz egiten jarraitu zuen Rakel San Sebastian Adinberri Fundazioko zuzendari nagusiak eta fundazioako dituen lan-ildoen berri eman zuen.

Ikusi bideoa

Ondorengo solasaldian, ongizatea eta zaintzaren zerbitzuak hobetzeko adimen artifiziala erabiltzen duten enpresen adibideak ekarri zituzten Wellk-eko Aritz Guineak, Itsaso Lekuona Hernaniko Udaleko zinegotziak eta Etxelagun proiektuko Olatz Irulegik.

Ikusi bideoa

Adimen artifiziala eta pertsonen ongizatea

Adimen artifiziala eta pertsonen ongizatea, industriaren lehiakortasunerako ardatz gaiari tiraka aritu ziren azken solasaldian Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan; Irati Rodriguez, HUPIko negozio garapeneko arduraduna eta publiko artean  Romain Roquefère HUPIko zuzendaria eta sortzailea; Josu Aztiria, Orai NLP Teknologiak enpresako koordinatzailea; eta Ion Etxeberria, Ikerlaneko zuzendari nagusia.

Ikusi bideoa

Arin-arin lehiaketa

Arin-arin lehiaketan pertsonen ongizatea bilatzen duten 8 proiektu aurkeztu zituzten. Eneka Iribarren eta Erik Perezen proiektuak eraman zuen 2.000 euroko saria, Gipuzkoako Foru Aldundiko sustapen ekonomikoko zuzendariaren eskutik.

Ikusi bideoa

Adimen artifiziala, praktikan

Adimen artifiziala izan zen azokan landutako gaietako bat eta praktikan jarri nahi izan genuen.

Batetik, jardunaldian gehien esan ziren hitzak bildu eta, adimen artifizialeko tresna baten bidez, bi irudi sortu zituzten Oreka IT-ko informatikariek.

Bestetik, Benizze musikari gasteiztarrak, hitz horiek erabiliz, azokarako propio sortu zuen kanta, hau ere ordenagailu bidez.

IKUSI ARGAZKI BILDUMA

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario