Artículo de opinión (en euskera) de Rober Gutiérrez, director de Bai Euskarari Elkartea.
Euskarari buruzko iritziak izeneko ikerketaren emaitzak argitaratu zituen, abenduaren bukaeran, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Euskara sustatzeko jarduera gutxi batzuen inguruan galdetu zaie inkestan parte hartu dutenei. Lan munduari lotutako erantzunen artean, honakoak nabarmenduko nituzke: batetik, % 95 ados daude Administrazioak herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan erantzun behar izatearekin; bestetik, enpresek edota entitate pribatuek herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan erantzuteko edo atenditzeko ahalegina egin beharko luketen galdetuta, % 4 baino ez dira aurka agertu. Ikerketaren arabera, ia inor ez dago bi ideia horien kontra. Bestela esanda, ia denak ados daude herritarrek nahi duten hizkuntzan erantzutearekin.
Enpresetan euskaraz aritzearen inguruan galdetuta, % 85ek diote enpresek langile gazteei aukera eman beharko lieketela euren lanpostuetan euskaraz jarduteko; % 4 baino ez dira ideia horren aurka agertu. Langile gazteen inguruan baino ez dute galdetu, agian lan merkatura jauzi egiten ari den belaunaldiaren ezagutza maila altuagoa kontuan hartuta.
Euskara sustatzeko lehentasunezko eremuak hezkuntza, administrazio publikoa, ekintza kulturalak eta hedabideak dira EAEko herritarren gehiengoaren iritziz. Merkataritzaren eta lantokien esparrua beherago daude lehentasunen artean (10etik, 6,9 eta 6,6 puntu lortu dituztelarik, hurrenez hurren).
Esan bezala, iritzi gutxi batzuen inguruko ikerketa da. Euskararen inguruko pertzepzio eta jarreretan sakontzeko, hori baino ikerketa zabalagoa beharko genuke, politikak zein plangintzak egoki bideratzeko, beharrezkoa baita herritarren iritzi, motibazio eta pertzepzioak ondo ezagutzea.
Azken boladan politika egiten ari direnak zenbait epaile dira. Urtea hastearekin batera, EAEko Auzitegi Nagusiak epaia kaleratu berri baitu, CCOO sindikatuak egindako eskaera aintzat hartuz. Bertan zehazten den bezala, Barakaldoko Udalak ezin izango die euskara-eskakizunik ezarri udalaren zerbitzuak eskainiko dituzten enpresa pribatuetako langileei, nahiz eta kontratatzailearen egoera juridikoa ez izan herritar norbanakoarena, administrazio-zerbitzu kudeatzailearena baizik. Horren ondorioz, biztanleon eskubideak urratuko dira.
Epaileak ez dira kontuan hartzen ari indarrean dagoen legedia, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren arabera, kontratuetan beharrezkoak diren klausulak sartu ahalko baitira, bai eta hizkuntzari buruzkoak ere. Gainera, lanpostuetan hizkuntza ofizial bietan jarduteko gaitasuna duten langileak jarri beharra jasotzen du. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Udal Legearen arabera, toki-erakundeek egiten dituzten kontratuetan kasu bakoitzean beharrezkoak diren klausulak sartuko dira, herritarrak artatuak izateko haiek hautatzen duten hizkuntza ofizialean eta zerbitzua emateko, hizkuntza-baldintzei dagokienez, zerbitzuaren administrazio titularrari exijitu ahal zaizkion baldintza beretan.
Herritarrek nahi duten hizkuntzan erantzuteko, hizkuntza klausulak ezarri, baloratu eta aintzat hartu beharko lirateke, ezinbestean, kontratazio publikoan, zerbitzu esleipenetan eta dirulaguntza deialdietan, are gehiago lurralde honetan bizi garen pertsonoi zuzendutako zerbitzuak badira edo proiekzio publikoa badute. Arduratsu jokatzeak eta legedia betetzeak hizkuntzaren beraren garapenean, elkarbizitzan eta gure ongizatean eragiten baitute.
EnpresaBidea-rako egindako kolaborazioa.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario