Berriki irakasleen oposizioak izan dira eta kalapita sortu da, hautagaietako batzuk azterketak euskaraz egin beharrean gaztelaniaz egin dituztelako. Euskaraz irakatsi behar duten horien azterketa gaztelaniaz egiteko aukera izatea logikaz kanpoko zerbait bezala antzeman dute askok, ni talde horren barruan sartzen naiz.
Bestelako oposizioak egin ditugunok, neure kasuan Osakidetzako oposizio batera aurkeztu naiz, aukera izan dugu azterketa bi hizkuntza ofizialetako batean egin ahal izateko. Ez dizuet esango zenbat izan ginen azterketa euskaraz egin genuenak, ehuneko batera ez baikinen iritsiko.
Egoera honek zalantza batzuk sortzen dizkit. Hizkuntza hautatu ahal izatea zilegi da? Baldintza berdintasunean jokatzen dugu batzuk eta besteak? Zilegi da euskaraz irakatsi behar duen irakasle batek azterketa gaztelaniaz egiteko aukera izatea?
Zilegi da euskaraz irakatsi behar duen irakasle batek azterketa gaztelaniaz egiteko aukera izatea?
Jar dezagun beste adibide bat, Gabon inguruan Migrazioa filma eman dute zineman. Film hau zinema batzuetan egon da euskaraz zein erdaraz ikusteko aukera, beste batzuetan erdaraz soilik eta gehienetan saio kopurua eta emanaldi luzapena askoz handiagoa izan da erdaraz euskaraz baino. Zilegi da film hau hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eman izana? Badirudi baietz, ezta? Horretan omen datza erabakitzeko askatasuna, baino zineman ematen diren beste filmen %99a erdaraz ematen dira eta euskaldunok hautatzeko aukerarik gabe geratzen gara.
Hortaz, hizkuntza hautatzeko askatasuna omen dagoen herri honetan, erdaldunek haien jarduera guztiak gaztelaniaz edo frantsesez egiteko eskubidea eta erraztasuna dute, eta aldiz, euskaldunok behin eta berriz urratua daukagu hizkuntza hautatzeko eskubidea, filmen kasuan adibidez, %99a erdaraz besterik ez baitago.
Hizkuntza hautua tranpa bat da, egoera guztiz diglosikoan bizi garen honetan erdalduna izatea guztiz normaldua dago eta euskaldunok egundoko esfortzua egin behar dugu euskaraz edozer kontsumitu edo egiteko.
Hizkuntza hautua tranpa bat da, egoera guztiz diglosikoan bizi garen honetan erdalduna izatea guztiz normaldua dago eta euskaldunok egundoko esfortzua egin behar dugu euskaraz edozer kontsumitu edo egiteko.
Hizkuntza hautua errazteko asmoz euskalgintzatik hainbat proposamen eta tresna plazaratu ditugu, eta garrantzitsua iruditzen zait hauek ezagutarazi eta zabaltzea. Hemen horietako batzuk:
Lana euskaraz bilatzeko www.lansarean.eus ataria daukazue, bertan oposizioak egiteko materiala eta galdetegi biltegia sortua dugu. Euskaraz kontsumitu nahi izanez gero, berriz, Bai Euskarari ziurtagiria duten entitateetan egin dezakezue, mapan begiratuz: https://baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak . Pantailetan euskaraz zer dagoen jakiteko www.zernonikusi.eus webgunea bisitatu dezakezue. Eta hemen jarriko ez ditudan bestelako tresnak ere badaude.
Ez da erraza, baina gure esku dago ahal den guztietan euskaraz egitea!
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario