Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroaren (BAIC - Basque Artificial Intelligence Center) lanari buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu Laura Marrón Merino zuzendariaren eskutik. 2021ean sortua, BAICek adimen artifizialaren (AA) garapena eta inplementazioa bultzatzeko lan egiten du, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen, ikerketa-zentroen eta erakunde publikoen artean elkarlana sustatuz.
Azken aldian denon ahotan dago adimen artifiziala. Zuk nola definituko zenuke?
Adimen artifiziala (AA) zientziaren adar bat da, gizakion adimena eskatuko luketen zereginak makina batek egin ditzan ahalbidetzen duena. Sistema bat da, autonomiaz jarduteko diseinatua dago, eta sarreretan edo bildutako datuetan oinarrituta, arazoei irtenbideak bilatzeko gai da.
Zer da BAIC eta zein lan egiten duzue bertan?
BAIC, Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa, 2021ean sortu zen elkarte publiko-pribatua da. Gure helburu nagusia da adimen artifiziala Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzea eta herrialdearen lehiakortasuna handitzea. Euskal ekosistemako eragile guztiek elkarrekin lan egin dezaten lortu nahi dugu: AA garatzen duten enpresak, erabiltzaileak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta erakun-de publikoak. Egiten dugun lana, gainera, modu etiko, kolaboratibo eta subiranoan garatzen da, betiere AAren teknologia horrek tokiko industria eta ekonomia hobetzeko baliabideak sortzen dituela ziurtatuz. Gaur egun, 60 erakunde bazkide eta beste 25 erakunde dira BAICen parte.
Zeintzuk dira BAICen funtsezko jarduera-arloak?
Gure jarduera bost esparru nagusitan oinarritzen da. Lehenik eta behin, behatokia daukagu, non datu eta informazio guztia aztertzen dugun Euskadiko AAren egoera sakonago ezagutzeko. Bigarrenik, talentua eta gaitasunak lantzen ditugu, AAri buruzko prestakuntza eta hezkuntza sustatuz, talentu berriak erakartzeko eta sektorea etengabe elikatzeko. Hirugarrenik, datuen estrategia dugu, datuen gobernantza eta erabilera zuzena bermatzeko. Laugarrenik, AA aplikatua bultzatzen dugu, kasu praktiko eta aplikazio arrakastatsuen inguruko proiektuak garatuz. Azkenik, posizionamendu estrategikoa dugu, EAE adimen artifizialaren esparruan erreferente bilakatu dadin lan eginez.
Talentuaren garapena erronka garrantzitsua dela diozu. Zein da egoera Euskal Herrian sektore honetako talentuari dagokionez?
Talentua sektore guztietan da oinarrizkoa, baina AAren munduan are nabarmenagoa da. Adimen artifiziala teknologia oso espezializatua da, eta, beraz, gaitasun altuko profesionalak behar ditu. Gure behatokitik ikusi dugu EAEn, gaur egun, 7.500 profesional baino gehiago aritzen direla adimen artifizialari lotutako arloetan, eta horietatik 6.200 inguru enpresa-eremuan. Beste 1.200 ikerketa-taldeetan edo adimen artifizialeko aplikazioetan ari dira lanean. Horrez gain, urtean 900 ikasle inguru graduatzen dira AAri lotutako prestakuntza arautuan, nahiz eta prestakuntza eskaintza gehiago behar dugun sektorea elikatzeko.
“Gure helburua da adimen artifiziala Euskadin sustatzea eta herrialdearen lehiakortasuna handitzea"
Adimen artifizialaren teknologietan aurrerapausoak egiten ari zarete, baina zein lorpen izan dituzue dagoeneko?
Aurrerapauso ugari egin ditugu adimen artifiziala industrian aplikatzeko, eta gida praktikoak garatu ditugu enpresei laguntzeko. Adibidez, AA industrian aplikatzeko gida bat sortu dugu, enpresei erronkak identifikatzen eta adimen artifizialeko irtenbideak ezartzen laguntzeko ibilbide-orri argia eskaintzen duena. Bestalde, AA aplikatuaren bidez enpresei etorkizunerako irtenbide berritzaileak eta fidagarriak eskaintzen dizkiegu, eta nazioartean lehiakor izateko tresnak ematen dizkiegu, bai teknologikoki bai etika eta lege aldetik sendoak diren soluzioak sustatuz.
Zein da adimen artifizialaren barneratze-maila enpresetan?
EAEko enpresetan adimen artifizialaren barneratze-maila ,3koa da gaur egun. Hau ez da oso portzentaje altua, baina kontuan hartu behar da teknologia hau oraindik ere garapen goiztiarrean dagoela, eta, batez ere, enpresa txiki eta ertainetan inplementatzeko bidean daudela. Hala ere, badaude dagoeneko adimen artifiziala integratu duten enpresa aurreratuak. 400 erabilera-kasu baino gehiago identifikatu ditugu, eta BAICeko bazkideen artean 113 kasu arrakastatsu
jaso ditugu.
Enpresa berrien ekosistema ere gero eta indartsuagoa da. Nola dago egoera?
Urriaren amaieran aurkeztuko dugun diagnostikoan datu gehiago emango ditugu, baina aurreratu dezakegu 25 start-up baino gehiago daudela AA hornitzaile gisa, eta 100 start-up baino gehiago identifikatu ditugula AA erabiltzaile gisa.
Enpresa horiek hainbat sektoretan ari dira lanean, hala nola manufaktura aurreratua, osasuna eta energia, eta askotariko soluzioak sortzen ari dira, datu-analitika aurreratua, predikzio-sistemak edo prozesu automatizazio adimentsuak oinarri hartuta.
Zalantza etikoak eta erronka teknologikoak hor daude beti adimen artifizialarekin. Zein dira teknologia honen erronkak, eta zer egiten duzue BAICen horiei aurre egiteko?
Etika eta jasangarritasuna dira adimen artifizialaren inguruan kezkak sortzen dituzten bi arlo nagusi. AAren erabilerak energia-kontsumo handia duela esan daiteke, algoritmo konplexuak entrenatzeko beharrezko baliabideak direla eta. Beraz, erronka nagusietako bat jasangarritasuna bermatzea da. Horretarako, energia-kontsumoa optimizatzen duten algoritmo eraginkorrak eta entrenamen-du-teknika berritzaileak bultzatzen ditugu. Adibidez, eredu arinak erabiltzea, pruning teknikak aplikatzea eta entrenamendu federatua bezalako estrategiak erabiltzea dira gure proposamenak.
“Euskarak berezko AA sistemak eta hizkuntza-ereduak behar ditu, eta horretan ari gara lanean”
Bestalde, etika eta inklusibitatea AA proiektu guztietan sartzea ezinbestekoa da. Horretarako, adimen artifizialaren sistemek bete beharreko zazpi baldintza nagusi ezarri ditugu, eta horietako batzuk dira pribatutasuna eta gardentasuna bermatzea, gizarte-onurak lehenestea, eta desberdintasuna ekiditea. Horrela, segurtasunez eta modu arduratsuan erabili
ahal izango dugu adimen artifiziala.
Euskararentzat aukera bat da adimen artifiziala?
Euskararentzat aukera handia da adimen artifiziala. Batetik, digitalizazioan eta hizkuntza-teknologietan aurrerapausoak ematen ari gara, eta horrek euskararen erabilera eremu digitaletan zabaltzeko aukera ematen digu. Dena den, gaur egun ohiko LLM (hizkuntza-eredu handiak) gehienak ingelesez edo beste hizkuntza handietan trebatuak daude, eta hori erronka bat da guretzat.
Euskarak berezko AA sistemak eta hizkuntza-ereduak behar ditu, eta horretan ari gara lanean. Adibidez, Hitz zentroaren Latxa bezalako proiektuak sortzen ari dira, euskararen beharrak asetzeko eta tokiko datuekin trebatzeko aukera ematen dutenak. Horrelako proiektuak gure hizkuntzaren etorkizunerako oso garrantzitsuak dira.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario