Aquí tenéis el reportaje publicado en la revista Goiena de los lunes.
Inscripción en la feria: www.enpresarean.org
Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak antolatuta, urriaren 23an egingo dute; euskal herriko enpresen etorkizuneko erronkak izango dira ardatz
Urriaren 23an egingo dute Donos- tiako Kursaalen Enpresarean azokaren bigarren edizioa. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea da jardunaldiaren antolatzailea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Donostiako Udalarekin eta Laboral Kutxarekin batera. Helburua da euskaraz lan egin nahi duten enpresen arteko harremana eta elkarlana sustatzea.
"Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean eskuartean dugun Enpresarean proiektuaren zati bat da azoka. Hor dago www. enpresarean.org plataforma, enpresa eta profesional euskaldunak batzen dituena. Askota- riko ekimenen bidez, urtean behin behintzat, sare hori osatzen dutenei aurrez aurre berba egiteko aukera eman nahi diegu, eta hor kokatzen da azoka", dio Elkarteko zuzendari Roberto Gutierrezek. Modu horretan, enpresen arteko elkarlana bideratu eta proiektu enpresarial berrien sorrerari bide eman gura diote.
Euskaraz lan egiten duten enpresei; euskararen inguruko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituztenei eta euskarazko ekimen enpresarial bat abiatu gura dutenei dago zuzenduta azoka. Gutierrezen hitzetan, Elkartearen helburuetan dago alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea: "Proiektu honekin, zuzenean ari gara eragiten euskararen presentzia gero eta handiagoa izan dadin".
Bigarren edizio honetan, Euskal Herriko enpresek etorkizunean dituzten erronkak izango dira azokaren ardatz. Horretarako, mahai-inguruak, solasaldiak eta tailerrak egongo dira, eta berauetan, askotariko enpresa eta erakundetako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte. Gai nagusiari, hau da, etorkizuneko erronkei, ikuspuntu ezberdinetatik helduko diote. Hala, besteak beste, merkataritza elektronikoaz egingo dute berba; baita formazioan dauden erronken inguruan ere.
Gura duten enpresek, gainera, euren negozioen berri emateko aukera ere izango dute. "Aurkezpen laburrak izango dira, hiru minutukoak, eta enpresek euren ideien berri emateko edo elkarlana bilatzeko erabiltzea gura dugu", dio Gutierrezek. Enpresen arteko hartu-emanak sustatzeko, bazkaria egoteaz gain, areto nagusitik aparte egongo den beste areto bat ere atonduko dute. "Horrela, enpresetako ordezkariek, hala gura badute, jardunaldian zehar ere izango dute hitz egiteko txokoa", azaltzen du elkarteko zuzendariak.
Izena emateko, bi epe daude: azokan euren negozioen berri eman gura duten enpresek urriaren 10a dute izena emateko azken eguna; gainerakoek, urriaren 17a. Izena emateko, www.enpresarean.org webgunean dagoen galdetegia bete behar da.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario