Beterri-Saretuz: "Eskualdean bizi, lan egin eta eragin nahi duen sarea gara"

beterri-saretuz-amaiera.jpg

Ikasturte amaierako ekitaldian, Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen sareak orain arte egindako ibilbidearen berri eman du eta aurrera begira dituen asmoak azaldu ditu. Koordinazio taldean parte hartu du aurten Bai Euskarari Elkarteak. Gure eginkizuna izan da Lanbide Heziketako eragileekin harremanak egitea, hezkuntzako eragileak ezibestekoak baitira lurraldeko garapen ekonomikorako.

(Argia.eus-etik ekarria CC BY-SA 4.0 lizentziari esker).

Ekonomia eraldatzaileko eskualde-sareak indartzen ari dira Euskal Herrian hainbat tokitan, eta Beterri-Buruntza eskualdean hiru urte daramatzate balio horietan oinarrituriko enpresa, eragile eta erakundeen ekosistema sortzeko "inurri" lanean. Joan den ostegunean, egindako ibilbidea jendaurrean azaltzeaz gain, aurrra begirako dituzte asmoak zedarritu dituzte Astigarragan.

Ekitaldi irekia egin du Beterri Saretuz ekimenak bere aurkezpenerako, eta bertan izan dira eskualdeko udal gehienetako alkate eta ordezkariak, baina Gipuzkoako Aldundiko Joseba Amondarain ere, Jakintza eta Enpresa Sustapenerako zerbitzuburua. Bere esanetan administrazioari "entzutea, sustatzea eta ikastea" egokitzen zaio eta zentzu horretan zorionak eman dizkio Beterri Saretuzi orain arte egindako lanagatik. Foru arduradunak nabarmendu du ekonomia eraldatzailea gorantz doan eredua dela eta "biderkatzen ez ezik, esponentzialki hazten" ari dela bere ustez.

Hain justu Elkarrekin biderkatzen leloa darama Beterri-Buruntzako sare honek: “Elkarrekin urrunago joan gaitezke, eta gaur egun jadanik existitzen diren proiektu eta baliabide horiek ezagutu, zabaldu eta biderkatu ditzakegu horrela”, azaldu du Maitane Barrenetxea kideak.

Aurtengo berritasun nagusietako bat "esperientzia trukeak" izan dira, enpresen arteko ezagutza partekatzeko saioak, laneko inklusioaren edo antolaketa ereduen inguruan. Horiek laburbiltzen dituen bideoa paratu dute Youtubeko euren kanalean:

Horrez gain, webgunea ere jarri dute martxan, sarea osatzen duten eragileen fitxa banarekin eta sarera batu nahi izanez gero eman beharreko urratsak azalduz.

Hezkuntza eragileak: diagnostikotik ekintza praktikoetara

Hurrengo urteari begira Beterri Saretuzek jarraituko du interkooperazioa lantzen eta ekonomia eraldatzaileko beste sareekin zubilana egiten.

Hezkuntza eragileekin ere harremana sakondu nahi dute. Aurten diagnostiko bat egiten dute eskualdean dauden hainbat hezkuntza zentroren inguruko informazioa bildu eta haien beharrak ezagutzeko. Hurrengo urteari begira praktikara igaro nahi dute: ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko unitate didaktiko bat eginez, edo lanbide heziketako zentroen arteko feria antolatuz, besteak beste.

Azken batean, “eskualdean bizi, lan egin eta eragin nahi duen sarea” da Beterri Saretuz, Ainhoa Iribar koordinazio taldeko kideak azaldu duen gisan, eta ekosistema hori elikatzen eta indartzen segiko dutela garbi utzi dute Astigarragako ekitaldian.

 

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario