«Arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragiten ari garenon sarea». Horra, erakundearen hitzetan, zer den Bai Euskarari elkartea, eta sare hori trinkotzeko ardura hartu berri du Ibon Arrizabalaga Mingok (Orio, Gipuzkoa, 1973): zuzendari berria da. Hemezortzi urte egin ditu Rober Gutierrezek eginkizun horretan, eta hark egindako lan ona eskertu nahi izan du beste ezeren gainetik aurrena. Baita euskaraz jarduteko konpromisoei atxikita, erauntsi baten kontra usuegi, Bai Euskarari ziurtagiriak dituzten lan arloko 1.200 entitateena ere.
Kanpotik zabaldu duzu elkarterako atea, aurrez bertan aritu gabea baitzinen. Eta? Atea zabalduta zer agertu zaizu?
Aurkitu dut etxe bat ondo zaindua, txukun-txukun jarria, ibilbide luze bat daukana, proiektuak ondo finkatuta, eta metodologia eraginkor bat. Funtzionatzen duen lokomotor bat dela esan daiteke, bagoi asko dituena, eta oraindik hor nabil: horietan arakatzen, ikusten eta ikasten.
Lehen begiratuan, zein dira erronka nagusiak?
Badira batzuk. Erronkarik handiena Rober Gutierrezek aipatzen duena izango litzateke; hemen bakoitza geure kaxara ari gara, eta hori guztia egituratuko duen sistema bat beharko litzateke: nazio mailan eta herri mailan, arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko eragile esanguratsu guztiak bilduko dituen egitura bat. Baina hori guztia egituratu gabe dago, eta orduan oso-oso eragin mugatua daukagu; ahal duguna egiten dugu. Ez dago araututa euskarak zer presentzia izan behar duen enpresetan, lan munduan. Nahi dutenek urratsak egiten dituzte, baina nahi dutenekin ari gara ja lanean: nola iritsi beste %99 horrengana? Horretarako behar dira erabaki politikoak, eta, horiek sustatzeko, herri mailan presio bat behar da: eskaera bat. Horren parte garela sentitzen dugu, eta erronka handia da.
Eta zuen eragin eremuari dagokionez? Bai Euskarari ziurtagiria lortu duten edo lortzeko bidean diren enpresei begira zer ari zara ikusten?
Oso jende borondatetsua, gogoz ekiten diona bide honi, zailtasun askoren kontra. Azkenean, enpresak eta saltokiek ez dute nolanahiko urratsa egiten gurekin batera ziurtagiriaren bidea abiatzen dutenean. Azkenean, ziurtagiria ez da ematen dizugun eranskin bat edo titulu bat; ziurtagiria prozesu bat da, zeinean entitate hori edo profesional hori konpromisoak hartuz doan urtez urte. Bide lagundu bat da, baina oraingoz giharra eskatzen duena; oraindik sistemak ez du prozesu hau behar bezala euskarritzen.
Borondatea beharrezkoa dela esan nahi du horrek?
Bai, eta esan nahi du ziurtagiri honen kopuruari eustea erronka zaila dela, eta, era berean, esan nahi du berriengana iristea ere sekulako lana dela. Urtero iristen dira ziurtagiridun berriak, iristen gara haiengana, baina ahalegin handia eskatzen du.
Elkarlana aldarrikatu duzu. Badira berritasunak hor, ezta?
Lankidetza esparru bat abiatu da azken urteotan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin, beren Bikain sistemaren barruan sortu duten Harrobi sistema Bai Euskarari-k kudeatzeko. Abiapuntu bat da: elkartearen homologazio bat egon administrazioaren partetik. Ulertzen dugu hurrengo urratsak izan behar lukeela Bai Euskarari ziurtagiria ere homologatzea, eta sistema horren baitan aitortza bat egitea: aitzindaria delako, erreferentea delako, eta zazpi lurraldeetan zabalduta dagoen bakarra delako. Horretan ari gara, pixkanaka, indarrak batzeko, eta eragiteko. Izan ere, esan dut lehen: lan munduko ra ere ez gara iritsi. Hastapenetan gaude, 25 urteren ondoren.
«Lan munduko ra ere ez gara iritsi. Hastapenetan gaude, 25 urteren ondoren»
Zeinen garrantzitsua gutxiengo hori ondo zaintzea ere...
Bai, eta ziurtagiridun horiei urtez urteko jarraipena eginez agerian geratu diren beharrei erantzuteko sortuak dira orain elkarteak kudeatzen dituen proiektu guztiak: denak dira behar horiek asetzeko.
Zein nabarmenduko zenituzke?
Hasieran ziurtagiridunek ez zekiten norekin aritu euskaraz: zer bezero, zer hornitzaile... Horretarako sortu zen Enpresarean. Horri jarraituz, Elkarrengandik ikasiz deituriko solasaldiak sortu ziren; adituek eta arituek gai espezifikoen inguruan solasaldiak egiten dituzte eta grabatzen ditugu, enpresek euskaraz beren intereseko gaiez eroso aritzeko esparruak izateko. Aipatu gabe ez nuke utzi nahi Lansarean ataria: ez zegoen zerbait da, oso beharrezkoa, eta ez bakarrik langile euskaldunak topatzeko, edo lanpostuak euskaraz topatzeko, hor daude baliabide bila bat: oposizioetarako, curriculuma osatzeko...
Enpresa handiez hitz egiten da usu, baina ostalaritzak eta merkataritzak ere berebiziko garrantzia dute euskara bizirik dagoela erakusteko...
Alor horietan lanpostuak betetzeko euskaldunak lortzea gero eta zailagoa da. Hori gero eta gehiagotan gertatuko da ikuspegi askotatik lantzen ez bada eta epe luzeko estrategiak ez badira lantzen horri erantzuteko.
--
Iturria: Berria.eus
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario