Euskaragileak euskararen normalizazio prozesuaren inguruko esperientzia zabala dute eta beraz prozesu horrek izan ditzakeen gorabeherak eta horiei zer-nola aurre egin izan dieten ezagutzeak, balio handiko jakituria eskaintzen die. Ezagutza eta esperientzia hori guztia, enpresa munduan hainbatetan aipatu ohi den Know How hori guztia, bide bera abiatzeko asmoa duten edota bidea egiten ari diren beste enpresa batzuentzat biziki interesgarria da. Bai beraiek abian dituzten prozesuak eta planak hobetzeko, bai eta bide hori abiatzeko motibazioak topatzeko ere. Horretarako, Euskaragileekin beste enpresa batzuen bisitak jasotzeko sarea osatu eta lanketa sistematizatu nahi da programa honen bidez.
Euskaraz lan egiteko garatutako prozesuak, euskararen erabilera areagotzetik harago, bestelako balio-erantsi batzuk ekarri izan dizkie Euskaragileei. Langileen ikuspegitik, lan-taldeen ikuspegitik, enpresaren ikuspegitik edota euren inguru hurbilaren ikuspegitik eragin baikorrak izan dituzten balio-erantsiak. Horiek jaso eta ezagutzera emateko bideo-erreportajea prestatu zen. Hemen duzue ikusgai:
Bideo horren bidez, beste enpresa batzuk prozesu horren onurak ikusi eta bide hori urratzera animatzea bilatzen da.