Batzordea osatutakoan, denon artean aztertu eta zehaztu ziren Euskaragileen funtzioak:
-
Eragile aktiboa izatea. Lan-munduaren euskalduntzean zeresana duten beste eragileen hizkuntza-politiketan eragiten saiatuz.
-
Eredugarri izatea. Enpresa euskaragileak eginiko ibilbideari partekatuz ezagutza aberastea eta enpresa-euskaragile gisa, eredugarri izateko eta euskararen normalizazioaren ikuspegitik, egokienak diren portaerak izateko ‘erantzukizuna’ betez.
-
Enpresen arteko sinergiak sustatzea.
-
Enpresa berriak erakartzea bitartekari eta sustatzaile izatea.
-
Enpresa-euskaragileak eginiko bidea balioan jartzea, onurak erakustea eta prestigioa ematea.