2015eko irailaren 29an EUSKARAGILEAK enpresa batzordea aurkeztu zen. Lan mundua euskalduntzeko adierazpenean jaso zen bezala, enpresei begirako lanketa egiteko "euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzea eta beren ereduak ezagutzera ematea" lagungarria baita.

Euskaragileak dira, egiletza horrek lanbide bati, ofizio bati dagokion adiera duelako. Enpresa hauek piezak, makinak... eta bestelako gailuak ekoizten dituzte edo zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina, euskara ere lantzen eta baliatzen dute euren jardunean. Horregatik dira euskara-egile. Ez hori bakarrik, lan hori euren enpresetan egiteaz gain, gizarte erantzukizunaz jabetu eta inguruan ere eragiteko erabakia hartu dute. Hor kokatzen da, hein handi batean, Euskaragileen funtzioa.

Gaur egun ondorengo enpresek osatzen dute batzordea: