Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari da Bai Euskarari Elkartea, Gasteizko Udalaren babesarekin.
Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da.
Oraingo honetan, FesTVal-aren behaketa egingo dugu. Horretarako, FesTValeko edozein ekimenetan parte hartuko duzuen edozein herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Irailaren 2tik 8ra egingo den FesTValaren ekitaldi edo jarduera batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu.
Izena (e-posta edo telefonoa)
Kokalekua
Data
Programazio liburuxka, esku-orriak, informazio orriak
Sarrerak/gonbidapenak/akreditazioak/eskumuturrekoak
Kartelak/panelak/proiekzioak
Oharrak / Besterik
Informazio guneko langileak
Aurkezlearen hitz hartzea
Artisten hitz hartzea
Megafonia mezuak
Garapena:Bitarlan | Diseinua: Arteman