Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari da Bai Euskarari Elkartea, Gasteizko Udalaren babesarekin.

Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da.

Oraingo honetan, Erdi Aroko Azokaren behaketa egingo dugu. Horretarako, Erdi Aroko Azokako edozein ekimenetan parte hartuko duzuen edozein herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Irailaren 27tik 29ra egingo den Erdi Aroko Azokaren ikuskizun edo jarduera batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu.

1. Datu orokorrak



2. Idatzizko materiala

3. Ahozko erabilera