Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari da Bai Euskarari Elkartea, Gasteizko Udalaren babesarekin.

Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da.

Oraingo honetan, Martin Fiz Maratoiaren behaketa egingo dugu. Horretarako, Martin Fiz Maratoiako edozein ekimenetan parte hartuko duzuen edozein herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Maiatzaren 5ean egingo den Martin Fiz Maratoiaren ekitaldi edo jarduera batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu.

1. Datu orokorrak



2. Idatzizko materiala

3. Ahozko erabilera