Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardínek egunero euskararekiko egiten duten esfortzua azpimarratu zuten Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziuragiriaren Elkarteak

Lazarraga Sariek laugarrenez nabarmendu zituzten Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko lanak daramatzaten entitateak. Euskararen sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik Adigrafik, Txema Pascual (Artepan), Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardín izan ziren sarituak, urtean zehar, bakoitza bere alorrean, euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik. Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta saritutako enpresak ere aitzindariak dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.

Amarika Aretoan izan zen sari banaketan lurraldeko enpresa eta elkarte askoren ordezkariak izan ziren, antolatzaile diren Arabako Foru Aldundiaz eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteaz gain. Aldundiaren partetik, diputatu nagusiordeak, Pilar García de Salazar-ek, hartu zuen hitza azpimarratzeko “ezinbestekoa dela gizartea oro har, eta, bereziki, esparru sozioekonomikoko eragileak informatzea, egunez egun daramaten lan isla ozen aldarrikatzeko eta hizkuntza-normalizazioaren prozesuan muina eta partaide direla konturatzeko”. Berarekin Rober Gutiérrez izan zen, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria,  eta nabarmendu zuen Arabako etorkizuna euskaraz pentsatu eta eraiki behar dela. Gainera, aurrera begirako erronka aurkeztu zuen: “Araban euskaraz lan egitea, euskaraz ekitea, euskaraz sortzea, euskaraz berritzea, euskaraz saltzea eta erostea, egunerokoan euskaraz normaltasun osoz aritzea posiblea bada, gure ongizatea handiagoa izango baita”.

Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Arabako D

 

SARIDUNAK BANAN-BANA

Adigrafik

Adigrafik Amurrion dagoen eta sektorean 25 urteko esperientzia duen diseinu grafikoen eta web diseinuen enpresa da. Hala ere, urte batzuk lehenago arte grafikoetan jardundako enpresa da, diseinu-estudio eta zentro grafiko gisa sendotutakoa; gaur egun, teknologia berrietara egokitzen dira urrats bat harago emateko. Bertan kontratazio berrietan euskaldunek lehentasun osoa dute eta  hizkuntza paisaia zein kanpo harremanetan euskara hobesten dute. Barne komunikazioan euskararen erabilera nabaria da euskararen aldeko jarrera aktiboa.

*Ikus elkarrizketa hemen

Adigrafik Lazarraga Sariak

 

Txema Pascual

Artepan  1983an sortutako artisau-okindegi eta gozotegia da. Bertan Txema Pascual da arima, Gasteizeko euskararen agenda  erreferente bilakatu den pertsona, bai barrura begira egiten ari den lanagatik, langileekin euskararen presentzia, erabilera eta ezagutza bultzatzen ari delako etengabe. Eredu da egiten ari den bidean beste askorentzat. Enpresan  arduradun bat, gidaria egon ohi da eta euskararen normalizazioari begira bera da bultzatzaile nagusia. 

Artepan Txema Pascual Lazarraga Sariak

 

Etxeko Baratza

Kanpezuko Orbisoko familia enpresa txiki bat da, 55 hektarea ingururekin nekazaritza ekologikoan diharduena. Kanpo harremanetan, tiketak, produktuen inguruko informazioa, hizkuntza paisaia etab euskaraz ematen dute eta barne harremanetan euskara hutsean jarduten dira. Administrazioarekiko harremanak euskara hutsez egiten dituzte eta ahozko harremanetan euskaraz jardutera gonbidatzen dute bezeroa haien jarrerarekin. Kalitatezko lana eta zerbitzua eskaintzeko euskara ezinbestekoa egiten zaie eta aurrerantzean lanean jarraitzeko asmoa dute gure hizkuntzaren alde.

Etxeko Baratza Lazarraga Sariak

*Ikus elkarrizketa hemen

Lautada Bizirik

Lautadako merkataritza, ostalaritza eta gainerako zerbitzuetako lehenengo elkartea da eta ACICSA eskualdeko merkatarien elkartea. Euskararen presentzia bermaturik dago antolatzen dituzten jardueretako txartel, aurkezpen eta abarrekoetan eta Aguraingo 75 ordu euskaraz egitasmoan ere parte hartze eta jarrera ona erakutsi dute bertako merkatariek. 

31115014121_5b53d13463_z

 

Ciudad Jardín

Vitoria-Gasteizko Institutua gizartearen zerbitzura dagoen Lanbide Heziketako Ikastetxe Publiko bat da. Etorkizunerantz aurrera doaz bere prestakuntza-eskaintza inguruko enpresen beharretara eguneratuz eta bere gelak teknologia berrienaz hornituz. Euskaraz egindako prestakuntza  egiteko plana, Arabar Lurraldean bere ikastetxeko ikasleek Lan Praktikak euskaraz egin ahal izateko ahalegina handia izan da eta neurri batean erreferente bihurtzen ari dira. 

30851105500_a78e48fa93_o

 

Lazarraga Sarien laugarren edizio horretan nabarmendu nahi izan genuen Araban euskararen normalizaziorantz emandako aurrerapausoak, esparru guztietan, eta, batez ere, arlo sozio-ekonomikoan. Etorkizunera begira, bide beretik jo behar dela adierazi genuen, elkarlanean, indarrak batuz eta euskaraz bizi eta lan egitea erronka bezala harturik.

 


Argazki guztiak hemen:

Lazarraga sarien ekitaldia 2016