Bai Euskarari Elkarteak garapen handia izan du azken urteotan. Ziurtagiriaren proiektua kudeatzeko sortu ginen, baina proiektu zein lan-ildo berriak sortu ditugu bidean: Enpresarean, Lansarean lan-ataria eta Euskaragileak, besteak beste.
Dena dela, arlo sozioekonomikoaren eragileen eta espazioen aktibazioari dagokionez, badugu proiekturen bat partekatzen duguna, esate baterako, Arabako Foru Aldundiarekin batera kudeatzen ditugun Lazarraga Sariak. Halaber, azken urte hauetan, administrazioentzat hainbat proiektu ari gara prestatzen eta garatzen: Lanabes proiektuaren barruko Arabako Enpresen Foroa eta, laster, Euskal Herriko beste administrazio batzuentzat zehaztea espero direnak.