Lazarraga Sarien helburu nagusia da Arabako Lurralde Historikoaren eta Trebiñuko Konderriko esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko egindako lana aitortzea eta saritzea. Hala, Lazarraga Sarien bidez, bi urtean behin, euskararen normalizaziorako bide honetan urratsak ematen ari diren entitateak zein pertsonak saritzen ditugu. Haien lana, konpromisoa eta helburua lortzeko duten ilusioa aitortuz.
Sariketa bi urtez behin antolatzen du Bai Euskarari Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Hauek izan dira zazpi edizioetako saridunak:
Grafik Sarea (Laudio), Sartu Álava (Gasteiz), Elkar Gasteiz (Gasteiz), Hyundai Eska (Laudio) eta Jimmy Jazz (Gasteiz) saritu ditugu 2024ko Lazarraga Sariak ekitaldian, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bost saridunek dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Azaroaren 14an Artiumen egin zen sari-banaketa ekitaldia, Arabako lan munduko, euskararen arloko eta instituzioetako ordezkariak bertan zirela. Edurne Azkarate aktore arabarrak egin zituen aurkezpen lanak eta giroa berotzeko Altrasteren musika eta dantzaz gozatu zuten bertaratutakoek.
Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du sariketa, Arabako Foru Aldundiarekin babesarekin eta hitzaldi bana eskaini zituzten Bergoi Madernaz del Pozo Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak eta Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusiak.