Lazarraga Sariak 2024 - VIII. edizioa

Martxan da Lazarraga Sarien VIII. edizioa. Lazarraga Sarien helburu nagusia da Arabako Lurralde Historikoaren eta Trebiñuko Konderriko esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko egindako lana aitortzea eta saritzea. Hala, Lazarraga Sarien bidez, bi urtean behin, euskararen normalizaziorako bide honetan urratsak ematen ari diren entitateak zein pertsonak saritzen ditugu. Haien lana, konpromisoa eta helburua lortzeko duten ilusioa aitortuz.

Proposamenak aurkezteko

2024ko edizioan parte hartzeko edo hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago, urriaren 30era arte.

Proposamenak Bai Euskarari Elkarteari helarazi beharko zaizkio:

E-postaz

Gaian “VIII. Lazarraga Sariak” jarrita, honako helbide elektronikora bidali: lazarragasariak@baieuskarari.eus

Inprimakia beteta

Egin zure proposamena

Sare sozialen bidez

Sare sozialak erabilita aurkeztu ahal izango dira hautagaiak #LazarragaSariak2024 traola erabilita. Testu, argazki edo bideo bidezko formatuan joan ahal izango dira.

Sare sozial hauetatik bidali ahal dituzue zuen proposamenak: X (Twitter), Instagram, Facebook, Mastodon, Linkedin, YouTube, Tik Tok eta @BaiEuskarariElkartea aipatzea eskertzekoa izango da.

Ikusi oinarriak