Beterri-Buruntza eskualdeko eragile ezberdinen arteko ekosistema gara. Ekosistema hau Beterri-Buruntzako hainbat eragile ekonomikok, elkarte-entitatek eta hezkuntza eragilek osatzen dugu, administrazio publikoaren laguntzarekin.
Bertan, eskualdeko eragile ekonomikoek (enpresak eta ekintzaileak), elkarteek, hezkuntza eragileek eta administrazio publikoko kideek bat egiten dugu. Eskualdeko eredu ekonomikoaren oinarriak eraldatzea dugu helburu; eredu jasangarriak, parte hartzaileak eta pertsona erdigunean dutenak sustatzea.
Gure lurraldean bizi, lan egin eta gure eskualdearen garapenean eragin nahi dugula argi dugu.
Interkooperazioa, formazioa, komunikazioa, hedapena, artikulazioa, behaketa eta ikerketa dira gure lan-lerroak.