Bezeroak euskaraz artatzen dituen entitate edo enpresa batek lehiakortasuna eta bezeroarenganako begirunea islatzen ditu, eta bezeroek hori zinez estimatzen dute. Bezeroak nahiago izaten du zerbitzu nahiz produktu bat eskuratzeko harremanak berezko hizkuntzan izatea.
Hortaz, kalitatea eskaini eta lehiakorra izan nahi duen entitateak, bezeroak lortu eta fidelizatu nahi dituen enpresak, bezeroaren behar linguistikoetara egokitu behar du.
Bisualizazioa; kontsumitzaile euskaldunak erakarri
Publizitatea; ziurtagiridunen mapa
Saretzea; komunitatea…
Puntuak administrazioen kontratazio esleipenenetan
Ibilbide progresiboa; Bidean > Zerbitzua Euskaraz > Zerbitzua eta Lana Euskaraz
Jarraipena eta aholkularitza/laguntza
Helburuak lortzeko informazioa eta baliabideak
Itzulpen txikiak
Bai Euskarari Elkartearen beste ekimenetan (Enpresarean, Lansarean…) lehentasunez parte hartzeko aukera
Buletina eta Bai Aldizkaria doan
Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu izana egiaztatzen duen diploma. Urtebeterako balio du.
Bai Euskarari ziurtagiriaren irudia formatu desberdinetan (jpg, png, pdf) eta pegatak, nahi adina euskarrietan erabiltzeko
Intraneterako pasahitzak
ABB-Niessen (Oiartzun): "Ziurtagiriak euskarari garrantzia ematen dio enpresa barruan eta ekintza-planean ditugun atal asko lantzen ditugu elkarteari esker."
Artis Kreativa (Gasteiz): "Balio erantsia ematen digu euskara erabiltzeak. Jendeak ez du espero. Lehenengo hitza euskaraz egiten dugu eta orduan hasten dira euskaraz egiten."
Bordatxo jatetxea (Deustu, Bilbo): "Bezeroek eskertzen dute zerbitzua euskaraz izatea, bai bertakoek baita kanpokoek ere. Atzerritarrek ere estimatzen dute euskara ikusi eta entzutea. Horretan jarraitzera animatzen gaitu bezeroen errekonozimenduak."
Enargia (Azkaine): "Ziurtagiriak erakusten du euskara erabiltzen dugula. Manera da jakinarazteko euskaldunei argindarra euskaraz galdetzen ahal dutela, beraz euskara biziarazteko eta jakinarazteko manera bat dela."
Fideslan (Donostia eta Ondarroa): "Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu genuen, lehenik eta behin, gure sektorean ere posible dela erakusteko; bestalde, Bai Euskararik euskara lan munduan txertatzeko duen esperientzia eta ezagutzaren abantailak gureganatzeko; eta, azkenik, zerbitzua euskaraz jaso nahi duten enpresentzako erakusleiho bat edukitzeko."
Innobasque (Zamudio): "Bai Euskararik Innobasqueren zerbitzu guztiak gure interes-taldeek eskatzen diguten hizkuntzan eskaintzeko helburura gerturatzen gaitu."
Laida Aguerretche-Colina psikologo-psikoterapeuta (Ziburu): "Iparraldean kontsulta pribatuan ari garen psikologo euskaldunak gutxi gara, are garrantzitsuagoa iruditzen zait euskaraz lan egiten dudala argi geratzea. Ziurtargiriak horretan laguntzea espero dut."
Martinez Rementeria farmazia (Gasteiz): "Euskararen erabilera oso garrantzitsua da. Bezero euskaldunek hurbiltasuna eta konfiantza nabaritzen dute euskaraz artatzen ditugunean."
Talleres Mitxelena (Hernani): "Kooperatibaren etengabeko hobekuntza estrategiaren barruan kokatzen dugu Bai Euskarari Ziurtagiria. Lehentasuna eman genion, barrura begira, etxe barruko hizkuntza normalizatzeko eta, kanpora begira, bezeroentzat garrantzitsua izango zela pentsatu genuelako."
1. Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan jarri :
Telefonoa: +34 943 59 21 48 | +33 06 03 49 43 65
2. Hizkuntza egoeraren neurketa egin, Bai Euskarari Elkarteko teknikarien laguntzarekin
3. Emaitzak neurtu eta planifikazioa egin; arduradunak, helburuak, baliabideak, epeak, etab. zehaztu
Hauek dira neurtzen diren atalak:
1. Pertsonen hizkuntza gaitasuna
2. Erakundearen irudia
3. Kanpo komunikazioa
4. Barne komunikazioa eta lan-tresnak
5. Pertsonen kudeaketa
Bai Euskarari ziurtagiriaren 3 mailak aurretik ezarritako irizpideen arabera erabakitzen dira. Irizpideak publikoak dira eta ikusgai daude webgunean.
*Prezio bereziak daude irabazi asmorik gabeko entitateentzat eta erakunde publikoentzat.
Oinarria
Langile bakoitzeko
Ipar Euskal Herriko entitateentzat
69 EUR
14,80 EUR
Hego Euskal Herriko entitateentzat
91 EUR + BEZ
14,80 EUR + BEZ
Bai Euskarari Elkartea harremanetan dago administrazio desberdinekin zerrenda handitzeko.
> Zer da Bai Euskarari Ziurtagiria?
> Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak