Errenteriako 24 ziurtagiridunek Bai Euskarari Ziurtagiriak jaso zituzten joan den ostiralean, Rober Gutiérrez elkarteko zuzendariaren eskutik. Gutiérrezek eskerrak eman zizkien Errenteriako Udalari, Errenkoalde merkatarien elkarteari eta Lau Haizetara Euskara Elkarteari, maiatzean sinatutako lankidetza hitzarmenaren fruitu izan baitira ziurtagiri berri horiek. Era berean, eskerrak eman zizkien guztiei alor sozioekonomikoan euskararen normalizazioan eragiten bakoitzak bere esparruan jartzen duen hondar-alearengatik.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin