30 ziurtagiri banatu ditugu Uztaritzen; 16 berriak

uztaritze-ekitaldia.jpg

Ziurtagiriaren Elkarteak eta Herriko Etxeak Uztaritzeko hainbat enpresa, saltoki, elkarte eta era guztietako entitateri Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egin zieten atzo, maiatzak 13, euskararen alde engaiatzeagatik. Ekitaldian parte hartu zuten Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, Bruno Carrère Uztaritzeko auzapezak eta Bai Euskarari ziurtagiria duten Uztaritzeko entitateek.

Guztira 30 ziurtagiri banatu zituzten ekitaldian. Horietatik 14 dira ziurtagiria berritu dutenak eta 16 entitatek lehen aldiz jaso dute ziurtagiria.

Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eskerrak eman zizkion Uztaritzeko Herriko Etxeari urte honetako elkarlanari esker Bai Euskarari ziurtagiria hedatu delako herrian eta alor sozioekonomikoan euskararen normalizazioan eragiten bakoitzak bere esparruan jartzen duen hondar-alearengatik.

Euskaraz lan eta bizi ahal izateko

Gaur egun 1.352 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria dute Euskal Herrian eta horietarik 300 inguru dira Ipar Euskal Herrikoak. Ziurtagiriaren Elkartea alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen ari da, batez ere merkataritzaren eta ostalaritzaren esparruetan, euskarak dituen eremuak babesteko eta eremu berriak bete ditzan. Helburu hori lortzeko baliagarria da Uztaritzeko Herriko Etxearekin eramandako elkarlana:

  1. Baliagarria Uztaritzeko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko.
  2. Establezimenduetan, bezeroei kontsumo-harremanak euskaraz izateko aukerak emateko.
  3. Herrian euskararen presentzia nabarmen handitzeko.

Euskaran inbertitzea, onuragarri

Gutiérrezek nabarmendu zuen Uztaritzen Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dutenak direla,

  • euskararen erreferente eta ereduak,
  • kalitatezko urrats bat ematen ari direnak,
  • beren jardueretan ezinbesteko “Plusa” eransten ari direnak.

Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak gehitu zuen euskaran inbertitzeak “onurak” dakarzkiola enpresari eta Bai Euskarariren bitartez saritu eta errekonozitu egiten dela “enpresek egiten duten lan ikaragarria”.

Ahalegin horrek balioko du euskara Uztaritzeko merkataritza eta ostalaritzaren eremuan txertatzeko, sarea ehuntzeko eta gizartea bera euskalduntzeko. Ziurtagiriaren Elkartean, etorkizunean “alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten” segitu nahi dutela esan zuen Gutiérrezek eta helburu horretan, “guztiok bidelagun” nahi dituztela. “Euskaraz lan egin nahi dugulako; euskaraz kontsumitu nahi dugulako; azken batean, euskaraz lan eta bizi nahi dugulako”, gaineratu zuen.

Bai Euskarari ziurtagiria duten Uztaritzeko entitateak

1. Aquitainebois énergie

2. EURL Pocorena machines agricoles

3. Eliane Mendiboure arkitektoa

4. Uztaritzeko igerilekua

5. If diseinuak

6. Contrôle Auto Labourd

7. Lapurdi Garagea

8. Egur berri

9. Christian Capdeville

10. EURL Esprits bois

11. Eki Begia oportegia

12. Errobiko kaskarotak

13. Herri soinu elkartea

14. Lapurtarren Biltzarra

15. Haizea musika eskola

16. Latsa elkarte gastronomikoa

17. Haran Txomin sendagilea

18. Eliza hegi zahar etxea

19. Palmero argazkilaria

20. Hemengo

21. La ferme Elizaldia

22. Errobiko Erreka Hitzarmenaren Sindikatu Anitza

23. Syndicat mixte d'assainissement URA

24. Uztaritzeko gau eskola

25. Uztaritzeko ikastola

26. Saint Joseph lizeoa

27. SARL Ttirritta

28. EURL Brouchican

29. Chambres d'hôtes Bereterrenea

30. Entzun ikus elkartea (Gure Irratia)

Gure Irratian egindako elkarrizketak

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin