Idoia Ezkurdia, Nekatur: "Bezero eta jabeekiko lehen arreta euskaraz izaten da beti"

idoia-ezkurdia.jpg

Bai Euskarari Saria jasoko du ostiralean Nekatur Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-etxeen elkarteak. Nekaturreko Arduradun Teknikoa den Idoia Ezkurdiarekin hitz egin dugu euskarak elkartean duen garrantziaz. Hemen duzue elkarrizketaren aurrerapen bat; elkarrizketa osoa uztaileko Bai aldizkarian argitaratuko dugu.

Euskarari ze garrantzia ematen diozue zuen elkartean?

Euskarak garrantzi handia du eta normaltasunez erabiltzen dugu. Bezero eta jabeen artean euskaraz ez dakitenak egon arren egiten ditugun merkaturatze kanpainak elebidunak izaten dira; euskarari lehentasuna ematen diogu. Bulegoko langileen artean bezero eta jabeekiko lehen arreta euskaraz izaten da beti. Behar den hizkuntzara moldatzen gara gero. Lehen eta azken hitzak gutxienez euskaraz dira beti.

Turistez ari garenean atzerritarrak etortzen zaizkigu burura askotan, baina zuen bezero asko Euskal Herrikoak izango dira, ezta?

Euskal Herriko bezeroa oso garrantzitsua da eta horregatik saiatzen gara eskatzen diguten hizkuntzan erantzuten, nahiz eta udan, Aste Santuan eta garai horietan beste herrialde batzuetakoak ere etortzen diren.

Garrantzitsua ikusten duzue Euskal Herriko bezero horiei beraien hizkuntzan zerbitzua eskaintzea?

Ezinbestekoa da hori. Horretan saiatzen dira gure elkarteko nekazalturismo eta landa-etxeetako jabeak ere.

Turismoaren sektorea hazten doan sektorea da. Nabaritzen da gorakada hori nekazalturismoen arloan ere?

Izan ditugu 3-4 urte ekonomiaren egoeragatik egonaldietako gau kopuruak jaitsi direna eta gure okupazioan eragina izan du horrek. Datu baikor bezala esan genezake bisitari kopurua igo egin dela azken urteotan; 2014an igoera izan zen datu guztietan eta 2015 badirudi ildo horretatik doala.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin