Gasteizko Jazzaldiaren hizkuntza-praktikaren behaketa

behaketa-jazzaldia

Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari da Bai Euskarari Elkartea, Gasteizko Udalaren babesarekin.

Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da.

Oraingo honetan, Jazzaldiaren behaketa egingo dugu. Horretarako, Jazzaldira joango zareten herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Uztailaren 14tik 18ra bitartean egingo den Jazzaldiaren kontzerturen batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu.